Xabier Ezeizabarrenari, begirunez.
Txiripaz gure bloga Argiako elkarrizketa batean aipatu delaren berri
izan dugu. Blog hau medio eta esparru ezberdinetara iristen ari den
seinale.
Esandako elkarrizketa, Argiako apirilaren 8ko 2083. alean dezute irakurgai.
Paperezko ale bat ere Informazio Gunean dezute.
Elkarrizketa Mikel
Asurmendi kazetariak Donostiako EAJko alkatetzarako Xabier
Ezeizabarrena hautagaiari egiten dio eta politika orokorreko gaien
artean Azaroaren 22an Itsasondoko udaletxean AHTaren alde egin zuen
hitzaldia aipatzen da:
"AHT dela kari, Itsasondon izan zinen. Blog batean irakurri dut Nuria Lopez de Gereñu sailburuaren ordezkari gisa aritu zinela. Ez bide zenituen konbentzitu bertakoak.
Eta Alegiara ere joatekotan nago. Baina zergatik doa Ezeizabarrena? Inor ez delako joateko prest. Gainera, ni ez nintzen inoren ordezkari aritu, nire izenean baizik, nire iritzia eman nuen. Eta gero blogean [Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga] nik esandakoa desitxuratu dute. Horrek herri honetako sektore batzuen jarrera agerian uzten du. Aretoan 300 lagun inguru ziren, eskualdeko herrien ordezkaritza esan daiteke, inor ez zen AHTren aldekoa. Ados. Gipuzkoan desadostasun handia dago gai honetan, baina teorian edo hitzetan, praktikan ordea, herritar horiek gehienak autoz datoz Donostiara. Hitzaldi hartara trenez joan zen bakarra, nik dakidala, ni izan nintzen. Jokabide bikoitza dago hemen: A-15 autobidearekin izan zen iskanbila gogoratzen duzu? Nor joaten da Iruñera gaur egun Azpiroztik? Galdera da: non eta nola bizi gara benetan?"
Puntuz puntu erantzungo dugu eta lehenik Mikel Asurmendi kazetariari.
Ez da egia Xabier Ezeizabarrena hitzaldira Nuria Lopez de Gereñuren ordezkari bezala aurkeztu zuenik bere burua. Berak argi utzi zuen bertan esandakoak bere iritziak zirela eta ez beste inorenak. Eta egia da, ez gintuen konbentzitu, ez Goierriko Elkarlanekoei eta ezta ere hitzaldira bertaratutako herritarrei.
Xabier Ezeizabarrenari:
"...Eta gero blogean [Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga] nik esandakoa desitxuratu dute."
Ezta gutxiago ere. Blogan Azaroaren 23an jarri genuen hitzaldiaren kronikan zure hitzaldiaren deskribapena irakurgai dago. Zure hitzaldiak eman zigun itxuraren deskribapen soil bat dago, baina zuk esandakorik ez genuen desitxuratu. Lasai Xabier, nahi izan bagenu, gogoz desitxuratuko genuke eta.
"...Horrek herri honetako sektore batzuen jarrera agerian uzten du."
Aja, los de siempre, ezta?
"...Aretoan 300 lagun inguru ziren"
Itsasondon 300 pertsona sartzeko zein areto dago? Han 50-60 herritar izango ginen asko jota, gehiago ez baiginen kabitzen udaletxeko bilera gelan. Akaso Frank Milleren "300" ikusi eta oraindik zenbakiarekin liluraturik hago? Kurrikulum espeluznantea izango dek, baina matematiketan 0.
"...herritar horiek gehienak autoz datoz Donostiara."
Ta horrekin zer egotzi nahi diezu Itsasondoko herritarrei?
"...Hitzaldi hartara trenez joan zen bakarra, nik dakidala, ni izan nintzen."
Ta zuk zer dakizu? Nolaz bota ditzazkezu horrelako afirmaziorik ziur egon gabe? Horrekin zein "progrea" zaren adierazi akaso? Itsasondoarrek ere autoz etorriko ziren orduan, ezta? Mesedez.
Amaitzeko. Azaroaren 23ko kronika horretan Xabierren AHTaren aldeko diskurso eta argumentazioa oso eskasak izan zirela jarri genuen. Besterik ez. Xabierrek eta beste edozeinek bloga eta gure eposta irekiak dituelarik edozein gauza adierazteko, Argiaren bitartez zure berri izatea, ez zaigu oso elegantea iruditzen.
Zu ere gutako batzu bezala, aurreko otsailaren 7an Donostiako Ingurugiro Etxean egin zen Roberto Bermejo eta Arantxa Tapiaren mahai inguruan publikoaren artean izan zinen. Arantxaren diskurtsoa indartzen ez zintugun entzun, nagusiki AHTaren aurkakoa zen publiko anitzaren galderengandik babesteko. Eta testigu mahai inguruaren grabazioa. Hain ona izanik AHTa, berau "saltzeko" argumentaziorik ez, hala?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: