Ordiziako Udalaren jarrera hipokrita salatzeko bi gazte udaletxean kateatu dira
Video con subtítulos en castellano Gaur goizean, bi lagun Ordiziako Udaletxeko balkoian kateatu egin dira Udala AHTren gaian erakusten ari den itxurakeria, maltzurkeria eta
jarrera zitala , baita herritarrenganako azaltzen ari den errespetu eza,
zabarkeria eta mespretxua salatzeko. Goizeko hamaikak aldera bi pertsona igo dira Ordiziako Udaletxeko balkoira eskailera baten bidez. Bertan kateatu aurretik pankarta handi bat jarri dute balkoian.
Bitartean, eskailerarekin kalean zihoazen lau gazteak kaleko arropaz jantzitako bi ustez ertzainak zirenek gelditu eta identifikatzeko agindu diete. Bi pertsona horiek ez dute beren plaka atera nahi izan eta paretaren kontra jarri dituzte gazteak modu agresiboan. Miaketa egin ondoren, Ertzaintzaren furgoneta bat iritsi da eta "os vais a comer todo el marrón" eta antzekoak esan ondoren, eskailera hartuta joan dira.
Udaletxean berriz, modu zakarrean aritu den bakarra udaltzain-emakumea izan omen da. Ertzainak berehala iritsi dira eta kateak ezin zituztela hautsi ikustean, suhiltzaileei deitu diete. Hauek iritsi direnean kateak moztu dizkiete.
Kateatu direnek ordubete inguru egin dute balkoian, eta beheran babesa agertzeko bildu diren hogeita hamar pertsona inguruk informazioa banatu eta oihuak ozen entzunarazi dituzte jendez beteta zegoen Ordiziako plazan.
Gaur asteazkena izaki, baserritarrak eta jende heldua nagusi zen bertan eta desobedientzia ekintzan parte hartu dutenek eskainitako informazio-orriak gustura hartu eta interesa agertu dute. Badirudi, horrelako ekintzek udaltzain "batzuengan" harrera oso txarra sorrarazten badute ere, herritarrak, pixkanaka ohartzen ari direla AHTren aurkako borroka guztion borroka dela. Hona hemen gaur goizeko desobedientzia ekintza baketsuan zehar banatutako eskuorrien edukia:Ordiziako Udala, ITXURAKERIATAN itotako Udala Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatu eta lau haizetara zabaldu
nahi du Ordiziako Udalak Abiadura Handiko Trenaren auzian erakutsi izan duen eta
erakusten ari den itxurakeria, maltzurkeria eta jarrera zitala , baita
herritarrenganako azaltzen ari den errespetu eza, zabarkeria eta mespretxua . Hori guztia esateko hamaika arrazoi ditugu
ordiziarrok, eta oraingoan AHT hizpide hartuta are gehiago direla esan
genezake:
2008ko
apirilaren 6an, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuaren ahotik Ordiziako
Alkatea AHTren inguruan informazioa ematen eredu dela irakurri behar izan
genuen Diario Vascon. Ordiziako Udalak, inoiz ez ditu herritarrak
informatu , ez azpiegituraren gainean espresuki egindako galderei
erantzunez, ez eta herritarrei gutxieneko lau lerro iritsarazten ere.
Ezagunak izan ziren herrian, aurreko alkate Alejandra Iturriozen
adierazpenak duela urte eta erdi, Udalean informaziorik ez zutela (berak
ere ez baitzekien Udaletxean plano guztiak bazituztela) eta teknikoak
azalpenak ematera ekarriko zituztela esan zituenekoak; bai eta EAko
zinegotzi ohiak AHTak Ordiziako Udalerrian kaltetuko lituzkeen uren
azterketaren bat egin beharko litzatekeela adierazi zuenekoa, edota
oraingo alkate Jose Miguel Santamariak, obrak hasi baino astebete lehenago
gaiaren inguruko ezer ez zekiela esandakoa. Hori, zuen buruak Udaleko
ordezkari gisa dituzuen jaun-andreak, herritarrak nahita
desinformatzea, gezurrak esatea eta ezgauza izatea da. Maiatza
hasieran, Ordiziako buzoi guztietan Udal Gobernuko alkate eta zinegotzien
aurpegi alaiekin batera, “Euskal Y”ari buruzko propaganda jaso zen,
Ordiziako Udalbatzaren laguntza osoarekin eta gu guztion diruarekin
ordainduta noski; “Garapen Iraunkorraren Trena” saltzeko Eusko
Jaurlaritzaren beste ahalegina. Lotsagabeki ari dira gezurretan .
Trenaz hitz egiten dute, garraiobide jasangarriena eta gutxien kutsatzen
duena dela diote, baina AHTa abiadura azkarrean joango litzatekeela esatea
ahaztu, nonbait; noski, hori esateak ohiko trenak baino 6 bider energia
gehiago xahutzen duela esatea baita, edo azpiegitura eraikitzen isuriko den
CO2 guztia AHTa bera “aurrezten” hasteko 100 urte igaro beharko
liratekeela, AHTa ingurumenaren ikuspuntutik Euskal Herrian egin den
azpiegitura suntsitzaileena izango litzatekeela, etab. etab. etab. Ordiziako
alkatea aktiboki aritu da lurjabeekin desjabetzen inguruan “adostasunera”
iritsi nahian. Alkateak, lurjabeek bezalaxe, ez daki ezer
desjabetzen inguruan, eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek esandakoa hitzez
hitz besterik ez daki errepikatzen. Nola bestela hasi dituzte obrak
lurjabeei desjabetzak egiterakoan gutxieneko bermea ematen dieten
desjabetze-prozesua martxan jarri gabe? Akten altxamendua egitea
ezinbestekoa da lurjabeak administrazioaren aurrean dituen eskubide urriak
defendatu ahal izateko, eta horixe ari dira egiten eta egin dituzte AHT
pasako litzatekeen gainerako herri guztietan . Baina Ordizian ez.
Eta ez dira egin lurjabe guztiekin banan-banan hitz egitera joan zen
alkateari esker. Berari esker, lurjabeek akordio pribatuak sinatu
dituzte enpresekin, eta berari esker, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan obrak
hasteko zuen antsia bete da. Obrak
hasi zituztenean, alkateari jakin zitzaion hilabete aurretik sartutako
2.100 alegazioetatik bat bera ere ez zela erantzun. Alegazio horiek
herritarrok azpiegitura honen eta zehazki eraiki behar den zatiaren
inguruan ditugun zalantzak eta argudioak helarazteko administrazioak
ematen duen azken aukera da. Ordiziako Alkateak, hori jakinda ere, Eusko
Jaurlaritzako ordezkarien hitza ontzat hartu eta inolako erantzunik ez du
eman horren inguruan. Horregatik guztiagatik, eta ez luzatzearren aipatu ez ditugun beste hainbat
eta hainbat gaigatik, Ordiziako Udalak AHTren gaian eta orokorrean herritarrenganako
erakutsi duen jarrera gogor salatu eta herritarrak azpiegitura suntsitzaile,
xahutzaile eta bidegabe hau baztertu eta deitutako mobilizazioetan parte
hartzera deitzen ditugu .
KONTZENTRAZIO ZARATATSUA,
ekainak 20, ostirala
o
19:00etan Ordiziako eta Beasaingo plazatik.
o
19:30ean Malkaskon
Entzunarazi zure ahotsa!!!
MENDI-MARTXA, ekainak 28,
larunbata
o
11:00etan Beasaingo Zubimuzutik.
Atera txikizioaren zure argazkia!!! Mariaratzen
egiten ari diren sarraskiaren berri emateko argazki lehiaketarako.
Iruzkinak
PRESS 2008-06-19 21:50 #1
<P>eS la ostia que el Gara o el Berria se hayan vuelto igual que el Diario Vasco, solo les interesa el morbo y que el negocio vaya bien. NECESITAMOS CONTRAINFORMACIÓN PURA, y eso es nuestro trabajo. </P>
<P>aupa esas motos candadas!!!</P>
<P> </P>
Utzi iruzkina: