Legutioko alkateak ez ditu sinatu.

Asteartetik hasita gaur arte AHTaren inguruko berriz josirik datorzkigu egunkarien edizioak bai paperean eta bai digitalean.

Asteartean Legutioko Udalean Sustapen Ministeritzako bi ordezkariek Urbinako lurren desjabetzeak egiteko aktak sinatzea ezinezkoa egin zitzaielarik, eskutsik alde egin behar izan zuten. Legutioko Pedro Julian Berriozabal alkate berriak uko egin zion aktak sinatzeari, aidanez Espainiako Gobernu Paulino Luesma ordezkariari ez zaio gustatuko EAko alkate batek  AHTaren  oztopo izatea ta dagoeneko bere aurkako neurriak hartzeko eskatu dio EAri. AHTa sutsuki babesten duen El Correo Españoli ere, no le ha gustado un pelo Pedro Julianen jarrera.

EAk prentsa ohar batean gertatutakoaren berri eman zuen:

Por su parte, desde EA, partido al que pertenece Pedro Julián Berriozabal, el pionero de esta desobediencia civil , se precisó que el partido no realizará ninguna valoración de lo sucedido en Legutiano. Asimismo descartó que vayan a pedir explicaciones a su alcalde que, probablemente, "sólo se estaba haciendo eco de un profundo malestar vecinal y de un postura que en EA de Álava no ha sido del todo monolítica en torno al TAV".

EAJko sektore kritikoak kudeatzen duen Izaronews weborrian Legutioko alkatearen jatorria aztertzen duen artikulu bat ere eskegi dute. Bere ibilbidea irakurriaz, Paulino Luesmak eta Idoia Zenarruzabeitiak Pedro Julianekin zaila izango dutelaren itxura du: ANIMO Pedro Julian!!

Asteartean Legution jazotakoaren berria Garan, Noticias de Alavan, Berrian eta El Correo Español dituzue. 

Atzoko partez aldiz, Duranako Rufino Saez de Ibarra alkateak desjabetzeen sinadurak atzeratu egin zituen bertan gertatutako liskarrek medio. Berrietan azaltzen denarengatik ez dirudi iskanbila larriak sortu zirenik.

Duranan gertatutakoaren berria Deian, ElPais, NoticiasDeGipuzkoan, ElCorreoDigitalen eta Berrian.

Amaitzeko Berriako Koldo Aldabek gaurko edizioan dakarren hausnarketa zinez interesgarria aholkatzen dizuegu.


Utzi iruzkina: