Goierriko desjabetuekin bilkura.
Atzoko partez Goierriko desjabetuekin biltzeko aukera izan genuen gure Informazio Gunean.
Desjabetuek bi kezka/situazio nagusi elarazi zizkiguten.
Alde batetik instituzioen aldetik jasotzen dituzten prepotentzia eta gutxiestea. Bestetik aldiz, beraiek kaltetu zuzenak izanik administrazio publikotik jasotzen duten informazio eza larria. Gazteleraz esanda, están en una situación de desamparo e impotencia total.
Eta desinformazio hori ez da ADIF edo Eusko Jaurlaritzara mugatzen, aldiz, gertuan ditugun alkateek ere beraien erantzukizun zuzena dute. Beasaingo alkatea Beasaingo 30 desjabetuekin noiz bilduko den zai daude adibidez. Eta Beasaingoa esaten dugunean, Zumarragakoa, Legorretakoa, Urretxukoa, Ordizikoa... ere esaten ditugu.
Informazio gabezi hori zertara darama? Ba... bizitza eta proiektu bital oso baten indefiniziora: Etxeko sukaldea berritzeak merezi al dit? Nire partzelak zein balio du? Etxea ustu arazi egingo al didate? Kendu behar didaten terrenoaren truke non eman behar didate beste bat?... ta horrek desjabetuengan ezinegon sakona sortzen die logikoa den bezala.
Beraiei agertu genien bezala, gure ateak zabalik dituzte/dituzue edozein informazioa, prozesu edo situazioak sortu ahala laguntza eskaintzeko garaian.
Ezer gutxi gehiago, eskerrak eman nahi dizkiegu gure deiari erantzuteagatik... atzokoan ikasiko ahal zuen inork haien eskarmentutik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: