"Enpresa eraikitzaileek kaltetutako Udalek baino lehenago izan dute obraren berri."

Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak propaganda kanpaina mediatiko inpresentable eta iraingarri baten barnean Goierriko hainbat etxeetan AHTaren "onurak" azaltzen dituen panfleto infumable bat buzoneatzeari ekin dio.

Gaurko prentsaurrekoarekin, Nuria Lopez de Guereñuren sailak Goierriko aldean AHTaren onurak "saltzeko" darabilen marketing kanpaina salatu nahi izan dugu, gurekin batera Itsasondo eta Legorretako udal ordezkari eta desjabetuak izan ditugularik.

Atxikimendua agertu dutenen artean talde eragile hauek  ditugu:
Itsasondo eta Legorretako Udalek, LAB, Stee-Eilas, EAE-ANV, Aralar, Zutik eta EHNE.

Irakurritako prentsa oharra bere osotasunean post honen azpikaldean badezute ere, aipaturiko salaketen artean hau azpimarratuko genuke:
"...Euskal Trenbide Sareak AHTaren Ordizia-Itsasondo zatiaren obrak esleitzeko iragarkia Udalek eraikuntza proiektua bera izan gabe egin zuen Garraio eta Herri Lan sailak. Hau da, enpresa eraikitzaileek kaltetutako Udalek beraiek baino lehenago izan dute obraren nondik norakoak jakiteko aukera. Hori al da hainbeste aipatzen den informazio-trukaketa? hori al da instituzioen arteko harremana?..."
Horrekin batera, aste hauetan Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak antolaturiko erakusketa ibiltari eta hitzaldien berri eman dugu.

Udaletako ordezkariek eta Elkarlanako bozeramaileak irakurritako oharra osorik eskuratzen dizuegu:

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsaurrekoa

2007ko azaroaren 9a

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta zehazki Garraio eta Herri Lan sailburu den Nuria Lopez de Gereñuk, Abiadura Handiko Trenaren inguruan martxan jarri duen propaganda kanpaina. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak beharrezkotzat hartu du publikoki salaketa hau burutzea kanpaina horren kaltetu zuzenak goierritarrak izan baikara.

(Itsasondo eta Legorretako Udaletako ordezkariak)

(Itsasondo)

• Lehenik, Euskal Trenbide Sareak AHTaren Ordizia-Itsasondo zatiaren obrak esleitzeko iragarkia Udalek eraikuntza proiektua bera izan gabe egin zuen Garraio eta Herri Lan sailak. Hau da, enpresa eraikitzaileek kaltetutako Udalek beraiek baino lehenago izan dute obraren nondik norakoak jakiteko aukera. Hori al da hainbeste aipatzen den informazio-trukaketa? hori al da instituzioen arteko harremana?

• Bestalde, sailburuak esan zuenez eraikuntza-lanak datorren urte hasieran omen dira hastekoak. Egia ote da oraingoan? Garraio eta Herri Lan sailak azkenezkoz horrelako baieztapen bat egin zuenean aurtengo iraila zioen, eta honen aurrekoan, martxoan hasiko zirela. Ezin dugu ulertu Sail honek datak jartzeko duen ohitura hori, eta gainera data horiek publikoki exibizio gisa ematea. Zergatik ez digute esplikatzen behingoz zeintzuk diren eman behar dituzten pausuak eta pausu horiek gauzatzeko arazo edo trabak? Zergatik ezkutatzen dizkigute xehetasun horiek guztiak?

(Legorreta)

• Udalei dagokienean bukatzeko, adierazi nahi dugu guretzat argi dagoela pasa den astean Garraio eta Herri Lan sailburuak Legorretako alkatearekin egin zuen bilera kanpaina mediatiko honen zati bat besterik ez zela izan; bere helburua ez zela informazioa ematearena, proiektuaren aurka gauden herritar eta udaloi mezu zuzena bidaltzearena baizik: obrak hasi egin nahi dituztela herritarron borondate eta interes guztien gainetik, baita alkate eta udalen gainetik ere.

• Jarrera hipokrita horren aurrean, Itsasondoko eta Legorretako alkate eta zinegotziok, AHT Gelditu! Elkarlanarekin eta AHTren aurka dauden gainontzeko udal eta hautetsiekin batera lanean jarraitzeko asmoa dugula jakinarazi nahi dugu, gure herritarrei benetako informazioa eman eta beren iritzia kontutan hartuz.

(Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana)

• Ildo horretan, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana esfortzu izugarria egiten ari da informazioa herritarrenganaino iristeko. AHTren aurkako borrokan oinarrizkoa iruditzen zaigu herritarrei informazioa helaraztearena, argi baitaukagu herritar informatua AHTren aurkako herritarra dela. Horrexegatik mahaigaineratu nahiko genuke Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sarearen bidez Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretari dagokien egi-estaliz beteriko “panfleto” propagandistikoaren gaia. Iraingarria iruditzen zaigu bertan egiten den manipulazioa eta herritarroi merezi zaigun errespetua bazterrean uzten du.

• Hiru hiriburuen arteko bidaiez hitz egiterakoan ez dute aipatu ere egiten, EAEko bidai motorizatuen %97a eskualde barruan edo eskualde artean egiten dela.

• N-1etik 1100 kamioi kenduko dituztela diote eta datu hori zalantzan jartzeko nahikoa arrazoi baditugu ere (enpresak, mantentze-lanak eta kostuak, etab.), ez dute aipatu ere egiten kopuru horrek ez diola aurre egingo ezta gure errepideetan urtebetean izaten den kamioi kopuru hazkundeari. Halaber, jakina da AHT garraio azpiegitura plan erraldoi baten parte dela (Jaizkibelgo superportua, Supersur, A-8ren hirugarren erreia, plataforma logistikoak...) eta helburua handik eta hemendik salgaien fluxua haztea dela.

• Ildo horretan, ez da egia AHTak N1etik merkantzia eta pasoko kamioien %80a kenduko duela. Hori esatea jendea erabat engainatzea da.

• AHTa iraunkortasunarekin alderatzen dute eta ez dute aipatu ere egin AHTak konponezinezko kalteak eragingo lizkiokeela ama lurrari; lurralde desoreka nahiz Goierri bezalako bailaren bazterketa areagotuko lukeela; errentaren banaketaren eta gastu sozialaren murrizketa eragingo lukeela; trafiko eta garraio arazoak konpontzetik urrun, berauek areagotuko lituzkeela; deslokalizazio industriala erraztuko lukeela; gero eta genero eta gizarte ezberdinkeria handiagoak bultzatzen dituen gizarte eredua indartuko lukeela. AHTak dituen ezaugarriak ez dira ohiko trenarenak, eta hori ere ez digute esaten.

• Nola esan dezakete AHTk ingurumenari mesede egingo diola, Euskal Herrian 121 tunel eta 113 bidezubi eraikitzen badira, 68 milioi m3-tik gora lur mugitzen badira, 2.500 hektarea baino gehiago zuzenean okupatzen badira, 64 zabortegi sortzen badira, natura balio handiko inguruneak zuzenean kaltetzen badira eta energia-kontsumoa esponentzialki igoaraztea badu egitasmo honek?Zertan laguntzen dio AHTk ingurumenari?

• Errentagarritasunaz hitz egiten dute, eta argi dago Euskal Herrian inoiz egin den errentagarritasun falta duen azpiegitura erraldoiena dela, gure ondorengoak ere ekonomikoki baldintzatuko dituela.

• Azkenik, eta gauza asko esan gabe utzi ditugula jakinda, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak bere kanpainan tunelez hitz egiten duenean, inpaktu bisuala soilik aipatzen duela salatu nahi dugu. Hori egitea, herritarrei eman beharreko azalpenak desitxuratzea da, ez baitituzte aipatu ere egiten ez lur mugimendu itzelak, ez porlan kopuru izugarriak, ez eta lurrazpiko ur, putzu eta akuiferoetan eragingo lituzkeen kalteak ere.

• Bestalde, asteazkenean Eusko Jaurlaritzako sailburu Nuria Lopez de Gereñuk eta Nafarroako Gobernuko Laura Albak bilera egin zuten Nafar korredorearen ingurukoak zehazteko.Argi dugu herritarroi inolako onurarik ekarriko ez digun azpiegitura bat inposatu nahi digutela eta AHTk Aralar ukituko ez duela esanagatik poztu behar al dugu?

Abiadura Handiko Trenaren sustatzaileek darabilten jokoa ikusirik, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak orain arte mantendu duen borroka berberean jarraitzeko borondate tinkoa adierazi nahi du, agintariek martxan jarri duten marketing kanpainari aurre eginez. Hori dela eta Goierrin zehar martxan jarri dugun ERAKUSKETA IBILTARIAren eta HITZALDIEN berri eman nahi dugu:

ERAKUSKETA IBILTARIA

-Azaroak 9-15: Ordizian (arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara plazan).
-Azaroak 16-22: Ataunen eta Lazkaon
-Azaroak 23-29: Ormaiztegi eta Ezkio-Itsason.
-Azaroak 30- abenduak 6: Beasainen.
-Abenduak 7-13: Itsasondo, Legorreta eta Zaldibian.

HITZALDIAK

-Azaroaren 15ean Ordizian, Barrena Kultur Etxean, 19:00etan.
-Azaroaren 22an Lazkaon, 19:30ean.
-Azaroaren 29an Ormaiztegin.
-Abenduaren 3an Beasainen.
-Abenduaren 13an Legorretan.

Bestalde, mobilizatzera deitzen ditugu herritarrak, eta zehatzago hurrengo deialdietan parte-hartzera:

• azaroaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Lazkaoko plazan egitasmoaren arduradun politikoei salaketa.

• azaroaren 29an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Ordiziako plazan egitasmoaren enpresa eraikitzaileei salaketa.

• abenduaren 15ean, larunbata, manifestazio nazionala Arrasaten, honako lelopean: Inposiziorik ez! AHT Gelditu!. Goierrin autobusak antolatuko ditugu eta tiketak herri guztietan egongo dira salgai.

Carlos ...

Carlos ... 2007-11-14 14:09 #1

¿ Se podrian saber ya las empresas constructoras adjudicadas a el tramo Beasain - Itsasondo ?

Policia Municipal

Policia Municipal 2007-11-14 14:20 #2

Una vez la Elkarlana de Goierri en uno de sus comentarios salidos de tono en este blog comentó que no publicaba la Erresistentzia Orria por considerarse entre otras tonterias una plataforma CIVICA. pero...
Que es el civismo??? Han leido la ley del Civismo ?? De verdad ??

HAY CIVISMOS QUE MATAN ...

La espontaneidad, la libre expresión, la ciudad viva y de todas las personas y que, por el contrario, potencian un modelo urbano facha, de fachada, institucional y consumista:

Tu bandera contra el Tren de Alta Velocidad que has puesto en el balcón contamina estéticamente la ciudad y puede acarrearte una sanción, no así las enormes propagandas que penden de la fachada (ya fea de por sí), del corte ingles (así, con minúsculas).

El pis de una persona mayor con incontinencia o el que echas en un contenedor una noche de poteo popular (cuando no existe un puñetero baño público abierto en la ciudad), se convierte en altamente contaminante, no así el humo de los coches por el centro de la ciudad, ni el barro, ni el ruido de las obras públicas de "alto interés" (¿he oído un 3 por ciento?).

El cartel que pones en la esquina no lleva el sello del ayuntamiento (así, con minúsculas), y te va a costar unos eurillos de multa, ¿por qué te empeñas en publicitar ideas propias y sin amparo institucional?

Grafiteros y maleantes ensucian la ciudad con pintadas ocurrentes y colores estimulantes por lo que son una especie a erradicar.

Beber en la calle está prohibido, prohibido en el restaurante está fumar y el ser humano politoxicómano se debe desdoblar.

Para los bares y el poteo se introducen limitaciones horarias por las molestias a la vecindad, ¿para cuando limitaciones horarias a las grandes superficies para que no jodan al pequeño comercio?

Por lo visto civismo es retirar el euskera de los rótulos informativos oficiales: pensamiento único y monolingüe.

¿Lo harías en tu casa?, reza la propaganda municipal. Lo que se haría muy difícil de aguantar en nuestra casa son las actitudes chulescas que gastan por la calle algunos cuerpos policiales.

En fin, las multas son la respuesta al incivismo y pretenden educar a la población. Una población a civismar y el civismador que la civisme seguro que es policía municipal (así, con minúsculas).

Admin.

Admin. 2007-11-14 18:10 #3

Un par de cuestiones.

1. Si hubieras puesto el link al post al que haces referencia, los lectores del blog sabrían de qué hablas cuando afirmas que en Goierriko Elkarlana "hacemos comentarios salidos de tono" y "que nos consideramos entre otras tonterias una plataforma CÍVICA" Aparte que lo de tontería te lo guardas para tí, me acabo de enterar que AHT Gelditu! Elkarlana no es una plataforma cívica. Si no es así, ilústranos, por favor.

"...Una vez la Elkarlana de Goierri en uno de sus comentarios salidos de
tono en este blog comentó que no publicaba la Erresistentzia Orria por
considerarse entre otras tonterias una plataforma CIVICA..."

El tema en ésa respuesta está explicado de una forma bastante clarita. Si no te gustan las decisiones que se toman de forma consensuada en la asamblea de Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana es tu problema.

Sobre el resto del contenido de tu comentario no entro a comentar.

Un último tema. Te recomendaría que le pegaras un vistazo a ésta respuesta que le hice a otro visitante sobre otro tema. Igual te sirve y tal.

AHT EZ ! Goierri

AHT EZ ! Goierri 2007-12-14 16:28 #4

Como en los viejos tiempos, hoy viernes 14 de diciembre lxs estudiantes de todos los institutos e ikastetxes del valle del Goierri han dejado sus aburridas clases y han salido a la calle a expresar su rechazo ante el inicio de las obras del TAV.

En las primeras horas de la mañana muchos estudiantes han podido ver en sus centros el vídeo de la lucha anti-TAV en "vall di susa" y otros vídeos de acciones en EH. Después han quedado todxs en las estaciones de Renfe de Zumarraga, Beasain y Ordizia con la intención de denunciar la implicación de Renfe en el macro-proyecto. Se han empapelado estaciones y trenes de cercanías, pegatinas, pintadas y gritos a plena luz del día. Dentro de los trenes se ha empleado la campaña de desobediencia contra Renfe y EuskoTren que consiste en no pagar billete explicando el porqué repartiendo papeletas, pegando carteles... (Los seguratas no han actuado al verse desbordados) ¿200 personas? ¿300? . Al finalizar la jornada lxs jovenes se han dispersado y se notaba una especie de nuevo despertar en esta lucha en la que se necesita más implicación!

IKASLEAK KALEAN!!
AHT ren AURKA DESOBEDIENTZIA!!!

AHT EZ !! Goierri.

AHT EZ !! Goierri. 2007-12-18 20:38 #5

Atsalden pintaketak egin dira Goierriko Autobusetan.

Utzi iruzkina: