beste epaiketa bat, durangon
Gaur Urtarrilak 21, astelehena goizeko 10:30etan 2007 ekainaren batean Nuria Lopez de Gereñu Garraio Sailburua zetorren lurrinezko trena gelditu zutelako bi gazte epaitu dituzte. Hasiera batean Burdinbidean desorden publikoagatik epaituak izan behar ziren, baina azkeneko momentuan epaiketaren norabidea Autoritateari desobedientziara bideratu da. Beraz, aldaketa honegatik abokatuak defentzarik ezin izan denez burutu epaiketaren baliogabetasuna eskatu du. Fiskalak bere partetetik gazte bakoitzarentzat 180 euroko isuna eskatu du.
Bestalde, epaitegiaren kanpoaldean 30 pertsona bildu dira gazteei babesa emateko eta txikizioaren aurkako desobedientzia zibila bultzatzeko.
Gazteak epaiketaren ondoren Beasaingo beste bi gazteen aurkako epailearen erabakia zalatu dute. Izan ere, ekintza baketsua izan zena ETArekin lotu zuen eta orain Entzutegi nazionalera bidali du kasua. Gazteak AHTren aurkako mugimenduaren aurkako kriminalizazioa salatu dabe.
Iruzkinak
durangokoelkarlana.info 2008-01-22 11:42 #1
<A href="http://www.durangokoelkarlana.info/">www.durangokoelkarlana.info</A>
Utzi iruzkina: