AHTaren aurkako giza kate erraldoia.

Datorren urriaren 6an Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean AHTaren aurkako borrokan beste atal garrantzitsu bat osatzera goaz.

Goierriko herri ezberdinetatik aterako diren giza kateez osaturiko GIZA KATE ERRALDOIA burutuko dugu eta amaiera Beasaingo plaza nagusian izango du. Tira, amaiera berez gero gau partean Beasaingo Gaztetxean  antolatu dugun kontzertuan izango dugu.



Herrien zerrenda eta ordutegiak kartelean ikustea badituzue ere, jarraian eskuratzen dizkizuegu:

 Herria
 Ordutegia
 Idiazabal
 16.30, bizikletaz.
Ormaiztegiko taldearekin Beasaingo kiroldegian 17.15etan bildu eta herriko plazara zuzenduko dira.
 Ormaiztegi  16.30, bizikletaz.
Idiazabalgo taldearekin Beasaingo kiroldegian 17.15etan bilduko dira.
 Ataun, San Martin
 16.30etan, bizikletaz.
Lazkaoko taldearekin 17.15etan bilduko dira eta oinez Beasaina zuzenduko dira.
 Lazkao
 17.15etan, oinez.
Ataundik datorren taldearekin batera oinez Beasaina zuzenduko dira.
 Zaldibia
 16.30etan, bizikletaz.
Ordizian 17.15etan Legorretatik datorren taldearekin bilduko da eta oinez Beasaina zuzenduko dira.
 Legorreta
 16.00etan, bizikletaz.
Ordizian 17.15etan Ordiziar taldearekin bilduko dira.
 Ordizia
 17.15etan, oinez.
Legorreta eta Zaldibiatik datozen taldeekin batera Beasaina oinez zuzenduko dira.

Bizikletaz zatoztenoi zuen babeserako kasko bat eta posible bazenute segurtasun peto eramateko aholkatuko genizueke.
Beasaingo plazan talde guztiak 18.00ak aldera bilduko gara eta bertan ekitaldi nagusia izango dugu. Horrekin batera zenbait material eskuragarri izatearekin batera, erakusketa informatibo bat izango dugu.

Baina eguna ez da hemen bukatuko. Beasaingo Gaztetxeko lagunekin batera 22.00etan kontzertua antolatu dugu. Gurekin izango ditugun taldeak  Basanabasa eta The Foralettes izango dira. Lehenak Donostiatik datoz eta drum 'n bassa technoa egiten dute. Bigarrenak aldiz Iruñatik datoz eta dagoeneko ezagunak dira Beasain aldean 2004ko abenduan Gaztetxean jo baizuten beraien motown eta soul doinuak. Sarrera 2€ dira eta etekinak dauden isunei aurre egiteko erabiliko dira.
Festa ez da faltako Gaztetxean!!!

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik Goierriko gizarteari dei berezia egin nahi diogu datozten hilabeteetan datorkigun erronkari aurre egiteko eta antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.

                                       AHTrik EZ!!!!!!




Utzi iruzkina: