Leihotik begira, nigan pentsatzen, leihotik begira. Zerua estalirik, hostoak haizearen erritmora dantzan, askatuko ote diren beldur, beraien amaieraren beldur. Udaberriko lehen loreen eta belar bustiaren usaina sartzen dira leihotik, begira zauden leihotik, nigan pentsatzen begira zauden leihotik.Umeak jolasten ari dira, zu ordea, gelan ordenagailuaren aurrea, paper artean, leihotik begira eta agian nik irakurriko ez dudan zerbait idazten. Gaur eguzkiak ez du asko argitzen, leihotik begira zaude besterik gabe, nigan pentsatzen, ilargiarekin amesten. Eztakit zer gehiago daukazun buruan, b...
Nik idaztera bultzatu behar nuen norbaitek bultzatu nau azkenean blog hau irekitzera. Ez dakit esker ona edo gorrota gordeko diodan hemendik aurrera, baina gutxienez, lehenengo lerro hauek merezi dituela uste dut. Ezagutzen ez duzun pertsona batek zuregan izan dezakeen eragina erakusten du honek, nola, ia anonimoki, betidanik egin nahi izan duzun baina inoiz ausartu ez zaren zerbait egiten laguntzen dizun, barnean aspalditik itzalita zegoen zirrara bat sortu eta erabakia hartzera eramaten zaituen, hau ona izango den edo momentu batean ezintasuna sortzera iritsiko den jakin gabe. Ametsak di...