Ongi Etorri!!!
Nik idaztera
bultzatu behar nuen norbaitek bultzatu nau azkenean blog hau irekitzera. Ez
dakit esker ona edo gorrota gordeko diodan hemendik aurrera, baina gutxienez,
lehenengo lerro hauek merezi dituela uste dut. Ezagutzen ez duzun pertsona
batek zuregan izan dezakeen eragina erakusten du honek, nola, ia anonimoki,
betidanik egin nahi izan duzun baina inoiz ausartu ez zaren zerbait egiten
laguntzen dizun, barnean aspalditik itzalita zegoen zirrara bat sortu eta
erabakia hartzera eramaten zaituen, hau ona izango den edo momentu batean
ezintasuna sortzera iritsiko den jakin gabe.
Ametsak dira barruko zirrara hori sortzen dutenak.
Amets ugari dituzten horietakoa naiz ni, imajinazio handikoa, askotan arrazoi desberdinengatik amets horiek betetzen ez dituzten horietakoa. Orain gertu daukat amets bat, gertu baina aldi berean urrun. Hego Ameriketara joan nahiko nuke hilabete batzuk. Laguntzera, jendea ezagutzera, behar dena egitera.
Ez dakit hemengo
guztia denbora batez atzean uzten ausartuko naizen, ziurrenik azkenean bete
gabeko beste amets bat besterik ez da izango, horrenbeste ametsen artean beste
bat, gaur eguneko bizitzaren erokerian galduko den beste amets bat.
Espero dut hau idaztera bultzatu nauten bezala nire ametsak betetzeko bultzatuko nauen norbait aurkitzea nire bizitzan, anonimotasunetik edo hurbiletik.
Denbora luzean hemen egon nahi nuke eta lagun talde berri bat aurkitu blogetan. Beraz erantzun beldur gabe.
MALKOAK LEHORTUZ ekon
Hitzak erabiltzen ditugu pentsatzeko
ekintzak, ideiak aurrera eramateko.
Pausoz pauso sasiak baztertuko ditugu
pausoz pauso etorkizuna eraldatuko degu.
Etorkizuna, lanaren izardiz jorratutako bidea
etorkizuna, malkoak lehortu, sua egin dezagun
jarrai dezaiegun geure bihotzeko irrintziei.
Ametsa badago, nahia badago
oraindik bidea dago, herria bizirik dago
inork ez gaitu inork makurraraziko
ezerk, ez gaitu ezerk menperatuko.
Pausoz pauso bidea zutik egingo degu
pausoz pauso itxaropena galtzen ez badegu.
'oye
chico, despierta de tu sueño,
sabes que es algo incierto,
y que nunca se cumplirá'
Ta nik esaten dut ez diedala inoiz
nere herriaren ametsei uko egingo,
behin ta berriro lurrera erori arren
burua altsata bait gera jeikiko.
Ta nik bitartean amets egiten dut
ereindako hazien fruituei itxoiten.
Iruzkinak
aosu 2008-03-06 22:07 #1
Blog-en mundu honetara ongietorrixa emotera noia eta aldi berian zure blog-eko komentarixo atala estrenatzeko ohoria aukikot.

Suerte blog-en mundu honetan eta suerte gehixau zure ametsak betetzeko lan horretan. Sarian beste alde honetatik jarraitukotzut nik.

Muxu bat eta ondo jarraitxu!!

Blath 2008-03-07 10:08 #2

Ez ote diozu gorrotorik gordeko...

Ziur intentzio on guztiarekin egin duela. Ziur, ziur. Kar kar kar.

Agian kosta dakizuke hasieran, baina gero gustura egingo duzu! Eta, agian engantxatu ere bai, nork daki!

Irakurleak izango dituzu, hori seguru.

Animo!

Ajo 2008-03-07 11:20 #3

Zure ametsen bidean onena opa dizut. Ametsak ilusioak izateaz gain, bizitzan aurrera egiten laguntzen diguten esperantza argiak dira eta ezin diegu beraien helburua bete gabe alde egiten utzi. Ametsek guri buruz hitz egiten dute; gure bidea argitzen dute. Amets egin!!

Denbora batean gure bizitzak gurutzatu eta elkarrekin amestu genuen... ez dezagun hori galdu!!

Patxo handi bat Arrasatetik!

Utzi iruzkina: