Leihotik begira
Leihotik begira, nigan pentsatzen, leihotik begira. Zerua estalirik, hostoak haizearen erritmora dantzan, askatuko ote diren beldur, beraien amaieraren beldur. Udaberriko lehen loreen eta belar bustiaren usaina sartzen dira leihotik, begira zauden leihotik, nigan pentsatzen begira zauden leihotik.
Umeak jolasten ari dira, zu ordea, gelan ordenagailuaren aurrea, paper artean, leihotik begira eta agian nik irakurriko ez dudan zerbait idazten.
Gaur eguzkiak ez du asko argitzen, leihotik begira zaude besterik gabe, nigan pentsatzen, ilargiarekin amesten. Eztakit zer gehiago daukazun buruan, beste ezertan ari ote zaren pentsatzen, baina badakit nigan ari zarela pentsatzen, leihotik begira, nigan pentsatzen.
Eztakizu noiz elkartuko garen, nik ere ez, baina goiz izatea espero duzu, begietara begiratzean ikusten dizudan moduan, Enauzu ikusten, enauzu entzuten baina hor nago, zure ondoan, zure barruan, egiten duzuna ikusten dudalarik, sentitzen duzuna nabaritzen dudalarik.
Leihotik begira, hostoei, umeei, zuhaitzei begira, nigan pentsatzen, leihotik begira.
Iruzkinak
Blath 2008-03-19 13:37 #1
<P>Ze politta..</P>
<P>Segi, segi, segi...!</P>
Utzi iruzkina: