ABELTZANTZA PRODUKZIOA

geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 20:51

Abelazkuntzak bere ekoizpena handitu egin du eta bere presentzia nabaria izan da Galizia, Asturias, Kantabria, EAE eta Katalunian. Handitzearen arrazoiak giza elikaduran eta ekonomiaren hobekuntzan aurkitu behar dira, alde batetik medikuntzak bultzatu egiten du bere kontsumoa onuragarria delako osasunerako(proteinak) eta bestetik garai batetan garestia zelako eta orain guztiok dugu kontsumitzeko aukera.

Espezializaziora jo du: Esne eta haragi produkzioa. Kanpoko arrazak ekarri dira eta kendu egin dira bertoko batzuk esne eta haragirako erabiltzen zirenak. Era  berean ustiategien tamaina eta mekanizazioa nabariagoa da etekin onak lortuz.

Abelazkuntza bi motatakoa izan daiteke: Estentsiboa, larre eta zelaietan bazkatu egiten dena(iparraldean); edo Intentsiboa, ukuiluan sarturikoa edo mistoa zati baten pentsuz elikatzen dena, asko gehitu da modalitate hau penintsulako ipar eta ipar ekialdean(behiak) eta Mediterraneoko kostaldean(txerria eta hegaztiak).

Gaur egun abelazkuntza arazo batzuekin aurkitu da: Abereentzako elikagaien gabezia ez delako posiblea urte osoan zehar belar freskoa edukitzea eta horregatik pentsua ematen hasi zaie(orain arte pentsuak inportatzen ziren haragia garestituz).Orain lur ureztatuetan bazka laboreak landatzen hasi dira. Behi eroen kasua agertu zenetik, abereen elikagaien kontrol gehiago dago. Ustiategi askoren tamaina ez da egokiena, beharrizanetara egokitu behar dira. Europar elkartean sartzeak ekarri zituen kuotak, horren ondorioz produkzioa murriztu da.

Estatuan aziendarik garrantzitsuenak ondokoak dira:

Behi aziendak:

Esnetarako: Iparraldean erregimen estentsibo edo mistoan daude, beste batzuetan hiri inguruetan dauden ukuiluetan hazten dira. Hau egokiena izaten da garraiatzeko, produktua ez garestitzeko. Esneak izan duen arazo larriena kuoten ezarpena izan da, produkzioa jaistea egin du.

Okelerako: behiak batez ere mendebaldeko eta erdiko mendietan hazten dira, normalean erregimen estentsiboan. Arazoak batetik kuotena eta bestetik hiltegiak(1992an) ez ziren egokitua egon Europako Elkarteko araudietara eta birmoldaketa inposatu zen, galera txiki bat ekarriz.

Ardi aziendak: mediterraneo aldeko mendietan, Andaluziako ekialdean eta Mesetan agertzen dira.

Trashumantea , Estantea (lugorrietan bazkatzen du) eta ukuiluratua, arkumeak gizentzeko. Abeltzaintza estentsiboa da. Oraindik ez dago guztiz mekanizatuta eta egituratuta, 1981etik esneak eta okelak asko igo dute prezioa. EBan sartzeak alde batetik diru laguntzak jasotzea izan zen baina bestetik kanpoko konpetentzia dago(Gales).

Txerri aziendak: industriala eta intentsiboa da. Batez ere pentsuz elikatzen dira(Katalunia) baina badaude kalitatezkoak(iberiarra) Extremadura eta Salamancan. Gora egin du produkzioak.

Hegazti aziendak: industriala eta intentsiboa. Bategite sistema dago, txitak eman eta oilotokia jartzen dutenen artean. Kanpo arrazak hazten dira. Produkzio gehiena Katalunia, Valentzia, Galizia eta Valladoliden dago, arrautza zein haragian.

 


Utzi iruzkina: