Urte bi

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-11-05 16:59
5

Bihar blog honek bi urte egingo ditu. Bi urte pasa dira eta hasierako asmoak guztiz aldatu egin dira. Xumea zena eta ez da horren xumea bi urte igarota. Datu batzuk hori frogatzeko:

- 18.000 bisitatik gora (lehen hiruhilabeteko daturik ez dut).
- 201 artikulu (hau 202 izango da)
- Bloglinesen 22 harpidedun (Luistxok aipatzen zuen 15eko muga gaindituta).
- Beste hainbat blogetan aipatua: karrajuan, sustatun, euskara eta publizitatean, tximintxekoan, zabaldun ...
- Prentsa idatzian ere agertu da: argia aldizkarian, gaur8n, ...

Oraingoan batzuk ari dira esaten blogak hilko direla, ba niri bost: nirea biziko da niri gogoak ematen didan bitartean, ez gehiago ez gutxiago. Ze demontre. Honek daukan gauzarik onena da zu zarela nagusi.

Benito

Benito 2008-11-05 17:54 #1

Hori, hori! Blogak ez dira hilko, geuk hilko ditugu, nahi dugunean eta nahi dugun modura.
Zorionak x 2 urte

Marti(n)

Marti(n) 2008-11-05 18:49 #2

Blogionak!!

txerra

txerra 2008-11-05 19:15 #3

Ba bai, Benito, blogak hilko dira guk erabakitzen dugunean, guk hilko ditugu, ez beste inork.

Eta eskerrik asko, zelan ez, bai zuri eta baita beste mahatsorriari ere.

Ricardo

Ricardo 2008-11-05 22:13 #4

Urte askorako, Txerra!! Zuk (eta ez beste inork) nahi beste urterako, jakina!

asier

asier 2008-11-06 06:29 #5

Utzi iruzkina: