Bat 70

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-07-21 21:30

Azken Bat aldizkariak batu ditu Euskararen legeak izeneko ikastaroan emandako hitzaldiak. Bide polita da hori, sortzen den ezagutza partekatzearena. Eta, gainera, badirudi segida izango duela. 
 
Edukiei dagokienez, abokatu ikasketak egin ditugunontzat nahiko gai ezagunak dira. Betikoak. Dena den, nabarmenduko nuke betiko gai bati (Nafarroako zonifikazioari) Julen Urbiolak eman dion enfoke berria. Oso adierazkorra izan da, ezberdina eta dibulgatiboa. Paul Bilbaok ere enfoke berria eman nahi izan dio betiko beste gai bati (Behatokian jasotzen diren salaketei), baina ez du horren ondo asmatu. Mikel Irizarren artikulua ere nabarmentzeko modukoa da. Izan ere, legeetatik haratagoko ikuspegia ematen du.
 
Azkenik, nire gai kutunari buruzko oso artikulu interesgarria plazaratu du Lionel Jolyk: euskararen historia sozialari buruzkoa, hain zuzen ere. Joanes Etxeberri proiektua zertan datzan azaldu du artikulu horretan, baita euskararen historia soziala ikertzeko eraiki duten metodologia eta marko teorikoa. Gomendagarria benetan, eta, gainera, mundu mailako soziolinguistikan parerik ez duen proiektua.


Utzi iruzkina: