Euskara eta blogak
Azken bolada honetan, gero eta blog gehiago
irakurtzen ari naiz, handik edo hortik, beti zer edo zer berri aurkitzeko (gai izango naizen) asmoz. Nire euskara lantzeko ez da gauza txarra horrela mugitzea baina
blogosfera hain handia denez galtzeko zorian nabil batzutan. Horregatik leku
faborito batzuk markatu ditut, blogosferaren basoan bidea ez galtzeko.
Eibarkoa naizenez Eibar.org-en blog komunitatean joko dut sarritan, “Eibartik” eta “Kalamuatik Txargainera” blogetan batez ere. Nire bloga, Blogak.com kokatuta dagoenez, leku horretan ere nabigatzen dut blog desberdin batzuk irakurtzen. Beste leku bat da:“Sustatu.com”, Hemen egunero berri eta gauza interesgarriak agertzen dira eta beste lekuen lotura pila bat ere.
Euskara ikasten ari naizenez beste bi leku aipatzeko: Karrajua.org eta Euskaljakintza. Leku zoragarri biak: berriak, loturak, ariketak, eduki desberdin pila bat euskara lantzeko. Meritu handia daukate web hauek egiten dituztenek.
PD: Beno “peloteo” hau bukatzeko, idatzi dudana, blogean nola ipintzen diren loturak praktikatzeko izan dela, aitortu behar dut
PD2: Baina jarri ditudan leku guztiak, oso interesgarriak dira, bene-benetan.
Iruzkinak
Maite 2007-04-03 21:56 #1
Aupa! Lehenik eta behin, mila esker euskaljakintza aipatzeagatik. Eta, bigarren, eutsi goiari (euskara ikasi eta hobetzeko ez baitago adinarik)!!! Gainera, oso ondo idazten duzu... (eta hau ez da "peloteoa") ;-) ;-)

Benito 2007-04-04 00:16 #2
Eskerrik asko. Zure bloga ere gustura irakurtzen da, polito idazten duzu.

Utzi iruzkina: