EITBren kanalak, lurreko telebista digitalean
Gaur, nire lanarekin lotuta dagoen asunto bati buruz hitz egingo nahi nuke. Kontua (Asuntoa) hauxe da: Egun LTD-ren bitartez (medioz) 25 kanal ikus ditzakegu, beraien artean 4 kanal EITB-renak dira: ETB1, ETB2, ETB-SAT eta Canal Vasco hain zuzen ere. Beste kanalak berriz, estatuko telebistarenak dira, RTVEk gehien dituena, 5 kanal, beste aldetik kate pribatuek TELE5, ANTENA3 eta CUATRO bakoitzak hiru kanal dituzte, eta geratzen diren kanalak LA SEXTA, VEO (El Mundo) eta NET-TV(Vocento)-ren artean banatzen dira.
Argi dago kanpoko kanal kopurua gehiago hazi dela (handitu egin duela) hemengoa baino. Horren ondorioz Euskal herrian egiten dituzten kanalen portzentaia %20ra murriztu egin da.
Baina egoera areago oker dago Euskaraz erabiltzen duten kanalei begira. 25 kanalen artean bat bakarrik euskara(z) hutsean ikus daiteke, ETB1 noski, eta hori %4 besterik ez da.
Badakit LTD-ren lehen pausuak direla, eta “laster” tokiko telebista digitalak martxan jarriko direla, eta beraien artean, euskarazko Telebistek kopuru dezente bat lortuko lukete, baina ez dut ulertzen zergatik orain arte EITB-ren partetik ez duten aprobetxatu LTD-ren ezarketa euskaraz eginda kanal berriak sortzeko. Orain arte errazena egin dute, satelitez bidaltzen duten ETB-SAT eta Amerikarantz bidaltzen duten CANAL VASCO, (hartzea) hartu eta kitto. Bi kanal hauek erabiliz osatu dute LTD-ri esker zeuzkaten bi kanal berriak, baina tamalez kanal horiek ETB1 eta ETB2 saioekin eginda daude eta errepika hutsa izateaz gain, ia gaztelera(z) hutsean saio gehienak dituzte, ETB2tik aterata daude eta,. Horrela, LTD-ren ikusleentzat alde batetik erabat aspergarria da kanal “berri” hauek ikustea, saioak ikusita baitauzkate eta beste aldetik euskararen presentzia oso baxua da, ia testimoniala.
Esan behar da, EITBren kanal berri hauek Tokiko Telebista digitalaren legean, euskaraz egin behar diren saio kopuruak ere ez dituztela betetzen Eta hori bai dela gauza lotsagarria benetan.
Iruzkinak
txerren 2007-03-29 14:26 #1
Arrazoi osoa daukak, flap. Panorama tristea bezain gogorra da.

Teknologia berriek, berez, ez dute ezer konponduko. Hala da.

Kanpoko produkzioaren penetrazioa sekula baino handiagoa izango dugu
gurean (onerako eta txarrerako), baita atzerriko hizkuntzei dagokienez
ere. Erronka, nire ustez, eduki hauek modu erantzulean kontsumitzen
ikastean eta teknologia berriak gurea ere erakusleihoan jartzeko
baliatzean datza.

Doblea arriskua. Eta doblea aukera.

Utzi iruzkina: