[Info7] TALAIATIK

eatgirl 1550013372263 ELIKABIDE | 2018-06-26 00:00
1

nseguraalcaide@gmail.com 1652293669788

Mundua ikusteko hamaika begi.
Hamaika gai iritzia emateko.
Kolaborazio anitzak eta askeak.
Info7

 

2018/06/26 | Talaiatik

Fur-bola

Errusiako Mundiala hasiera eman du. Estreinaldiko sarrerak denbora eskasean agortu ziren. Baina perutar batek 25 kilo lodituta bere selekzioaren debuta ikustea lortu zuen. Miguel, 24 urteko gaztea, txartelik gabe geratu zen; eta bere azken itxaropena sarbide bereziko sarrera lortzea izan zen. FIFAk higikortasun txikia edo aniztasun funtzionala duten pertsonentzat lekua gordetzen baitu; gizentasun morbidoa (IMC = 35 kg/m2), esaterako.

[ podcast ]

 

2018/05/29 | Talaiatik

Plisti-Plasta Plastiko

Karbohidrato, gantz, proteinak eta plastiko-hondakinak jaten ditugu, egunero. Plastikoaren aroan bizi gara. Materiala xaflakorra da eta pisu arinekoa, gainera, kostu baxua du. Abantailak jakinak izan dira teknologiaren iraultzan. Arazoa non dago? Arduragabeko erabileran. Elikadurari dagokionez, gehiegi erabiltzen da: erosteko poltsak, produktuen bilgarriak eta etiketak, ur-botilak, tapoiak, lastotxoak, film plastikoa… adibide gutxi batzuk dira.

[ podcast ]

 

2018/05/02 | Talaiatik

(Min)Bizidun Gosaria

Akrilamida konposatu kimikoa (organikoa) da; industria-prozesuetan sortutakoa bakarrik ez, etxeko sukaldean baizik. Almidoi ugari eta hezetasun maila gutxi duten janariak, tenperatura altuetara ezartzen direnean sortzen da. Maillard erreakzioa gogoan duzu? Elikagaien karamelizazioa da: zapore eta usain bereziak lortzen ditu, eta kolore “beltzarana”. Orduan, eguzkiarekin gertatzen den bezala, kantzerigenoa ote? Ikerketek ez dute argi, inork ezin izan du frogatu; baina kontrakoa ere ez. Antza denez, exposizio altuak nerbio-sistema desoreka lezake; beraz, arreta-printzipioa egokitzen da: gutxi kontsumitzea!

[ podcast ]

 

2018/03/27 | Talaiatik

Txioka Kokorokooo

Azkenaldian sarritan galdetu didate, zer ote den oilaskoa. Oilo edo oilar?

[ podcast ]

 

2018/02/26 | Talaiatik

Smart Drinks, Gazte Energetikoak

Jarabe zaporea duten arren, urtero jarraitzaile sutsu gehiago dituzte. Nerabe eta gazteen % 68k egunero edaten ditu. Baina zer dira edari energetikoak? Freskagarri bizigarriak! Ura, karbohidratoak, kafeina, aminoazidoak, bitaminak eta, zenbaitetan, sendabelarren estraktuak dituzte. Horrela esanda, superfood dirudite. Baina, inondik ere ez.

[ podcast ]

 

2018/01/30 | Talaiatik

Zomorroak Mozorrotua

Inauteri garaia da, paganismoan sustraitutako jaia. Hego Euskal Herrian debekuak galzorian jarri zuen baina, urte batzuk maskaratuta ospatu ta gero, gure egunerarte iritsi da.

[ podcast ]

 

2017/12/21 | Talaiatik

Andrea edo (Ar)antza

Jaio bezain laster etiketatzen gaituzte: pisua, altuera, neska —gurasoei zorionak!—. Zuri, aldiz, arrosa-koloreko bizitza egokitu zaizu: neskato-arropa (soinekoak, begiztak) eta -jostailuak (panpinak edo “andra-kilak”, etxeko-tresnak, printzesa jantziak). Nerabezaroan okerrera doa. Inork ez zizkigun pubertaroak ekarriko lizkigukeen aldaketak ondo azaldu: pubiseko biloak, titien handitzea, hilerokoa…

[ podcast ]

 

2017/06/30 | Talaiatik

L(R)esaka

Iritsi da uda Euskal Herrira! Eta bero-boladarekin batera herriko jaiak datoz: San Joan suak, San Pedro —nire herrikoak—, Jazzaldiak, Maddalenak, San Ferminak, Karmengo jaiak, Saninaziyuek, Xanistebanak, gazte festak, Andra Mariak, Aste Nagusiak… parrandan ikasturte berria iritsi arte!

[ podcast ]

 

2017/05/30 | Talaiatik

Mindful Eating

Estresari aurre egiteko joera berria ezaguna izango duzu, mindfulness (edo osotasuneko arreta). Teknika iraultzailea da, eta jada elikaduran erabiltzen da. Hemen eta orain bizi izatea da, zeure burua den bezala onartzea, eta ahora eramaten duzunaz kontzientea izatea. Mindful eating ez da dieta mota bat, bizimodu bat da; ezta ere autolaguntza-metodo berria, baizik eta berezko itzulia. Haurtxo batek janaria behar duenean eskatzen du, behar adina jaten du eta gozatzen du; eta hala ere, sen hori lapurtzen diogu. “Ez jolastu janariarekin”, “amaitu platerra”, “utzi hainbeste mastekatzeari”, “holako ume mizkinik!”, “jaten ez baduzu ez duzu postrerik izango”… bezalako esaldiak, gure elikadura-heziketaren parte dira.

[ podcast ]

 

2017/04/28 | Talaiatik

Piramidearen Erorialdia

Piramidearen azken berritzeak azken (aurreko) polemika piztu du nutrizionisten artean. Profesionalei zuzenduta dagoen nutrizio-heziketarako erreminta da (SENC osatuta) eta osasun sustapenerako balio du. Beraz, ebidentzia zientifikoan oinarrituta egon beharko luke! Baina 90eko hamarkadan agertu zen elikadura-gidaliburu berria, zaharkituta azaldu da azkeneko berrikustean: retro-irudiaz a parte, 60 orrialdeko pdf-a “lagunduta” dator; mesedez, norbaitek 140 karakteretan labur dezala!

[ podcast ]

 

2017/03/24 | Talaiatik

Glutenarekiko intolerantziak

Glutenarekiko intolerantziarik ez baduzu, «glutenik gabe jateak osasunerako onurarik ez dakar»; biztanleriaren % 2k arrazoi medikoak ditu hartarako, baina % 10ek gomendio hauek jarraitzen ditu.

[ podcast ]

 

2017/02/28 | Talaiatik

Paregabea naiz

Ibiltokira igo dira. Azken joerak ikusgai ditugu. Frantziak, muturreko argaltasuna sustatu zuen herrialdeak, aurrerapauso bat eman du: desnutrizioa ekiditeko, osasun-ziurtagiria eskatu die bere modeloei; lege-hitza da. «Osasun»-aren pasagunera igotzen den azkena da. Baina hori guztia elikadura-jokaera gorabeherak aurreikusiko ditu?

[ podcast ]

 

2017/01/26 | Talaiatik

Gantzak dantzan

«Tómate un respiro. Toma un…» edo «Leche, cacao, avellanas y azúcar» entzundakoan, iragarritako produktuak burura datorkizkizu. Mota hauetako produktuak izan dira polemika piztu dutenak. Elkarren arteko antzik al dute? Azukrea, landare-koipea, kakao eta esnea oinarrizko osagaitzat dituzte. Stop! Etiketatzeak aldaketak izan ditu!

[ podcast ]

 

2016/12/13 | Talaiatik

Gabonetako BEZ-UZA

Elikadura-gai garrantzitsu asko daude, gure egunerokotasunean eragiten dutenak, eta hauteskunde-programetan oharkabean pasatzen direnak. Ez dugu lehendakari sukaldari bat behar, baina gastronomia gure gizartean inoiz baino pil-pilean dago. Jakin-badakigu, arroza eta garia bezalako zerealen prezio-aldaketek, eragin zuzena dutela pairatutako krisialdi-ekonomikoan. Dirudienez, elikadura-politikek pentsa genezakeena baino pisu handiagoa dute.

[ podcast ]

 

2016/11/22 | Talaiatik

Bizilagunak

Kalekume dira, herri desberdinetatik iritsi dira, kultura desberdinekin. Bere bizkar-zorroetan zapore ta kolore berriak dakartzate; munduan partekatzeko asmoz. Hala ere, ez ditugu beso zabalik hartzen. SOS Arrazakeriaren ekimena txalotu nahi dut: urtero ehunka lagun batzen ditu, hemengoak eta hangoak, mahaia eta mahai-zapia parteka ditzaten.

[ podcast ]

 

2016/10/24 | Talaiatik

Ekoaktibatu zaitez!

Klima aldatuz doa. Elikadura eta nekazaritza ere bai», aurten Elikaduraren Munduko Egunean erabilitako leloa da. Tamalez, ospatzen jarraitu behar dugu, 1000 milioi pertsonak gose direla erreibindikatzen jarraitu behar dugu.

[ podcast ]

 

 

Elikabide | Nerea Segura | Dietista-Nutrizionista 

Facebook   Instagram   Ivoox   Linked-In  Linktree  Pinterest   Telegram   Twitch   Twitter   WhatsApp   YouTube

 

Info7 Irratia | Talaiatik 2016-2018


Utzi iruzkina: