[Info7] KARELEAN

eatgirl 1550013372263 ELIKABIDE | 2018-09-03 00:00

nseguraalcaide@gmail.com 1652293613153

Info7

 

Ondo eta modu osasungarrian jatearen aldekoak gara, nahiz eta, batzuetan arrantza eskasiak edota marinel bizitzak kontrako norazkoan bultzatzen gaituen. Horregatik,  gure “akats” txiki horiek zuzentzeko edo, Nerea Segura deitista-nutrizionista gonbidatuko dugu astero.

 

2018/09/03 | Karelean | Jon Mikel

Ortorexia: elikagai osasuntsuen kontsumo obsesiboa

Ortorexia gaitza azaldu dugu. Elikagai osasuntsuen kontsumoarekin obsesio patologikoa da, elikadura nahastea. Nutrizioaren inguruko gehiegizko informazio jasotzeak, eta hau gaizki prozesatzeak, bideratzen du. Baina, zerk kezkatzen ditu? Zeintzuk dira aldez-aurreko faktoreak? Zer ondorio ditu?

[ podcast ]

 

2018/08/16 | Karelean | Maite Bidarte

Entzuten dugun musikak badu erlaziorik jaten dugunarekin?

Zerikusia badu entzuten dugun musikak jaten dugunarekin? Bai. Musika klasikoa, funkya edo metala... zer eragiten digu bakoitzak? Jaki eta bilgarrien soinua; merkatu eta jatetxeen hondoko musika. Musika-motak, bolumenak, tempoak... elikagaien zaporea aldatzen du. Zer duten komunean musikak, janariak eta sexuak? Benetan bitxia gaurko gaia!

Euskal musikarekin argitzen saiatu gara. Zer jango zenuke erritmo bakoitzean?

[ podcast ]

 
Beñat Igerabide Numinous
Funky-a erritmo bizia du, beraz, bi aukera dituzu: dantzatzen hasi, edo azkarrago jan! Zer diozu Beñat? Gainera, gatzdun produktuak aukeratuko dituzu, zaporesuagoak nabarituko dituzulako. 
 
Maider Zabalegi Kale Kantoian
Pop-folk eta Maiderren ahots gozoarekin, zapore suabeak hobeto dastatuko dituzu! Pasta, arroza, patatak... eta angurria (sandía)? Galdetu taldekoei!
 
Azken Trena Primateak
Jokin, Mattin, Manex eta Jonek gure alde pikantea pizten dute soinu rockeroekin, eta, nahi gabe, ondutako janaria probatzera bultzatzen gaituzte. Arriskatu JACKiekin! 
 
Sky Beats Rêveuse
Lidiaren goxotasuna kutsakorra da! Soul, jazz musikek goxotasuna handitzen dute, eta emakume bakarlari batek abestuta, are gehiago. Bere hitzen oihartzunak argi uzten digu: Je serai juste une madame [...] la voix qui réveille [...] tes pensées.

 

2018/08/09 | Karelean | Maite Bidarte

Esaten duten bezain txarra da behi esnea?

«Ez. Marketinak zerikusi handia du». Azken urteetan izugarri jeitsi da behi esnearen ospea eta aldiz, edari begetalak bogan daude eta osasungarri fama hartu dute. Esnekien inguruan uste asko daude zabalduta, horietako batzuk okerrak: gizakia dela heldutan esnea hartzen duen ugaztun bakarra, behi-esneak mukiak sortzen dituela... baina benetan ordezkatzen du edari begetalak, behi esnea? Zeintzuk dira bakoitzaren ezaugarriak eta onurak? Esaten duten bezain txarra da behi esnea?

[ podcast ]

 

2018/07/26 | Karelean | Jon Mikel

Haurren elikadura eta jaten ikasteko prozesua aztergai

Haurren elikadura aztertu dugu. Haur-jakiak: potekoak, ahiak, esne-formulak, -aberastuak... beharrezkoak dira?; Jaten ikasteko prozesua: birrindutako jakiak (azken hamarkadako moda) edo Baby-Led Weaning (berreskuratutako betiko elikadura) aukeratu?; Etxeko txikiak: jaten duelako hazten da?, edo hazi behar duelako jaten du?... Zalantza guztiak aztergai!

[ podcast ]

 

 

Elikabide | Nerea Segura | Dietista-Nutrizionista 

Facebook   Instagram   Ivoox   Linked-In  Linktree  Pinterest   Telegram   Twitch   Twitter   WhatsApp   YouTube

 

Info7 Irratia | Karelean | 2018 babesleak

 

Irudiak: Info7 Irratia


Utzi iruzkina: