[Info7] KALE GORRIAN
Info7
2018/12/10 | Kale Gorrian | Oinatz
Modan jartzen diren elikagaiek edo joerek izan ditzazketen arriskuak
Jateko ohiturak edo elikagaiak aldatzen ditugunean, gorputzak behar dituen osagarri guztiak bermatuta izatea da funtsezkoena. Begetariano izatea, errespetuan oinarritutako bizimodu bat da: elikadura aldatzeaz gain, bizitza osasungarria bultzatzen du, ingurumena zainduz.
Oinatz eta biok, elikadura beg(etari)ano anitzak aztertu ditugu #kalegorrian, Info7 irratian. Dietak jarraitzea osasuntsua ote den, elikagarrien falta duten, jaki berezirik beharrezkoak diren... Zalantza guztiak aztergai!
2018/11/26 | Kale Gorrian | Oinatz
Belaunaldien arteko elikadura ohiturak oso ezberdinak dira
Belaunaldiz belaunaldi gure elikadura ohiturak aldatuz doaz, bizimodu eta egoera politiko, soziologikoaren arabera. 1980tik 1993 bitarte jaiotakoen (millenials generazioa) eta 1994tik 2010 artean jaiotakoen (Z generazioa) arteko konparazioa egin dugu. Zu, zein generaziokoa zara? Ezetz asmatu Oinatz eta bionak?
2018/11/13 | Kale Gorrian | Oinatz
Nola funtzionatzen du ordulari biologikoak
Gure gorputzak dituen ordularietako bat da kronobiologia. Erlojuari begiratu eta erritmo ezberdinak ditu gure gorputzak. Bi zatitan banatzen du eguna: goiza eta gaua. Goiza goizeko 5 edo 6tatik arratsaldeko 17ak edo 18ak arte eta gaua gainontzekoa. Orduak gora, orduak behera baina gure gorputzak bere erritmo biologikora egokitu beharra du. Gure loa, aktibitate fisikoa eta intelektuala, sexua eta, noski, elikadura barne erlojuak araututa doaz; kontran aritzeak arazoak dakartza.
Goizean gorputzak askatzen dituen hormona ezberdinak direla eta elikagai energetikoagoak behar ditu gorputzak, gauean berriz karbohidrato eta grasa gutxiago eta proteina on gehiago. Zer, zenbat eta noiz jan, gakoak izango dira gure osasunean. Horrek zer suposatzen duen eta erlojuaren kontra aritzeak dakartzan arazoez aritu gara.
2018/10/30 | Kale Gorrian | Oinatz
Nola prestatu Behobia-Donostia bezalako probak elikadura aldetik?
Behobia-Donostia maratoi erdia ate joka den honetan, «entrenamendu ikusezina» aztertu dugu, elikadura zehazki. Aurreko egunetan gure gorputza ondo prestatzeko; egunean bertan egin beharrekoak, sentsazio onak izateko; eta, proba amaitutakoan, lesioak saihesteko eta gorputza berpizteko. Elikadura onak ezin du entrenamendu okerra ordezkatu, baina dieta desegokiak errendimendua kalte dezake!
Elikabide | Nerea Segura | Dietista-Nutrizionista
Facebook Instagram Ivoox Linked-In Linktree Pinterest Telegram Twitch Twitter WhatsApp YouTube
Info7 Irratia | Kale Gorrian | 2018 babesleak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: