Euskal Rugbyaren txokoa

Kirol hau ezagutu nahi baduzu, hemen lortuko duzu

   Kaixo!!    Azken aldian ez dugu berri askorik izan munduko kopari buruz, izan ere, denbora faltan ibili naiz. Iadanik badakigu nortzuk izango diren finala jokatuko duten bi taldeak, Ingalaterra eta Hegoafrika izango dira hain zuzen. Lehengoak Frantziaren kontra lortu zuten txartel hau, partidu apal batean Wilkinsonen maisatuasunari esker. Hegoafrikarrek aldiz, Argentina gainditu zuten fnalerdietan, ordurarte sorpresa handiena izan diren Pumak erraztasunez kaleratu zituzten.    Larunbat hontan final ikusgarria izango dugulakoan gaude, izan ere, txap...


   Kaixo berriro ere, berri interesgarriak ditugu munduko kopatik, izan ere pasa den asteburuan txapelketako lehen faseko partida erabakiorrak jokatu ziren eta denek izan zuten emozio puntu bat.   Lehengoan, Ingalaterrak, lehen zatian sufritu ondoren, Sackeyren bi entseguz bideratu zuen partida bigarren zatian erraz nagisitzeko (36-20). Bigarrenean, Escociak gehiago sufritu behar izan zuen eta epaileak partida amaitutzat eman arte bizirik utzi zuten Italiako taldea, hala ere, hauek ez zuten beraien aukera aprobetxatu eta 18-16 galdu zuten.   Beste bi faboritoek...


    Badakigu munduko kopan Euskal selekzioak parte hartzerik ez duela, hala ere, baditugu 3 ordezkari txapelketa hontan Frantziako selekzioarekin jokatzen.      Lehena, Rafael IbaƱez, taldeko horpokatzailea izazteaz gain, oilarren hamabostekoaren kapitaina ere bada, bere esperientziaz baliaturik talde hontan berriro ere tzoko bat aurkitu du, nahiz eta Bernard Laporteren gustokoa ez izan. Bigarrena, Imanol Harinordoquy, euskaldunik famatuena da agian, Biarritzen jokatzen duelako, honek urte batzuk daramatza taldetik irten gabe eta jokalari garrantzitsua iza...


   Dakizuenez, IRB-ak antolatutako munduko kopa jokoan da iada eta aurten oso interesgarria izaten ari da ikusleentzat, izan ere, inork espero ez zitzakeen sorpresa ugari egon da orain arteko partidetan.    Oraingoz, hegoaldeko taldeak ari dira nagusitzen Europarren aurrean eta alde hortako 3 indartsuenen artean oraindi ez dute partida bat bera ere galdu, Europarrek aldiz jipoi handiak jasan dituzte. Frantziak adibidez, etxean jokatu arren Argentinaren aurkako partida galdu zuen(12-17) bere sailkapena kolokan jarriz, hala ere, gero Irlandaren aurkako garaipenak(25-3...


    Gaur egun pozgarri dugu Euskal rugbyarentzat, izan ere kirol honen maitale den edonorentzat irekita dagoen webgune berria sortu da.       Webgune hontan, guztiek zuen iritzia jartzeko aukera izango duzue, horrela, nire informazioa hornituz.       Hontaz gain, kirol hontako berri nagusiak argitaratuko dira, euskla ligetatik hasita munduko liga garrantzitsuenetararte (Super14, Heineken cup, six nations...)       Eskerrikasko zuen arretagatik eta laisterrarte.