Munduko kopa
Dakizuenez, IRB-ak antolatutako munduko kopa jokoan da iada eta aurten oso interesgarria izaten ari da ikusleentzat, izan ere, inork espero ez zitzakeen sorpresa ugari egon da orain arteko partidetan.
Oraingoz, hegoaldeko taldeak ari dira nagusitzen Europarren aurrean eta alde hortako 3 indartsuenen artean oraindi ez dute partida bat bera ere galdu, Europarrek aldiz jipoi handiak jasan dituzte. Frantziak adibidez, etxean jokatu arren Argentinaren aurkako partida galdu zuen(12-17) bere sailkapena kolokan jarriz, hala ere, gero Irlandaren aurkako garaipenak(25-3) etxeko taldea bere tokian kokatu du.
Faboritoen arteko lehen norgeiagokan ere argi azaldu zitzaigun hego hemisferioaren nagusitasuna eta hegoafrikak Ingalaterra utxean utzi zuen(0-36) modu arrigarrian.
Dena den, momentuz badirudi faborito gehienek bere sailkapena ongi bideratu dutela, sorpresa bakarra, Argentinak Irlanda kanpoan uztea izan daiteke, hala ere, badira aste hontan beste partida ineresgarri batzuk. Inglaterra-Tonga, Gales-Fiji eta Escocia-Italia partidetan ere sailkapen hori jokoan egongo da.
Honenbestez eta Europear taldeen obekuntza esperoz, gaurkoz agur esan beharrean nago, laster izango dituzue berri gehiago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: