Euskaldunak munduko kopan

eibarugby 1456132106661 Euskal Rugbyaren txokoa | 2007-09-25 18:35
1

    Badakigu munduko kopan Euskal selekzioak parte hartzerik ez duela, hala ere, baditugu 3 ordezkari txapelketa hontan Frantziako selekzioarekin jokatzen.

     Lehena, Rafael Ibañez, taldeko horpokatzailea izazteaz gain, oilarren hamabostekoaren kapitaina ere bada, bere esperientziaz baliaturik talde hontan berriro ere tzoko bat aurkitu du, nahiz eta Bernard Laporteren gustokoa ez izan. Bigarrena, Imanol Harinordoquy, euskaldunik famatuena da agian, Biarritzen jokatzen duelako, honek urte batzuk daramatza taldetik irten gabe eta jokalari garrantzitsua izaten. Hirugarrena, JB. Elissalde dugu, taldeko mele-erdia, Yachvili kanpoan utzita sartu du Frantziako hautatzaileak azken aldian titular izatea lortu du.

Rafael Ibañez

Imanol Harinordoquy

Jean-Baptiste Elissalde

 

Julen

Julen 2007-10-04 16:03 #1

<p>Munduko kopan ez baia ia aurten espainiako rugby txapelketara juten garezen eta giputxiei irabazten diegun ez?? jajajajaja</p>

<p>oso ondo dao zure blog-a motel; informazio bitxiren bat edo lortzen baot, e-mailez edo bialikotzut oks?</p>

<p>astearterarte!!</p>


Utzi iruzkina: