Munduko kopa
Kaixo berriro ere, berri interesgarriak ditugu munduko kopatik, izan ere pasa den asteburuan txapelketako lehen faseko partida erabakiorrak jokatu ziren eta denek izan zuten emozio puntu bat.
Lehengoan, Ingalaterrak, lehen zatian sufritu ondoren, Sackeyren bi entseguz bideratu zuen partida bigarren zatian erraz nagisitzeko (36-20). Bigarrenean, Escociak gehiago sufritu behar izan zuen eta epaileak partida amaitutzat eman arte bizirik utzi zuten Italiako taldea, hala ere, hauek ez zuten beraien aukera aprobetxatu eta 18-16 galdu zuten.
Beste bi faboritoek ez zuten hain sorte ona izan, Galestarrek era harrigarrian galdu zuten Fijin kontra, 36-38, eta honela historian 3. aldiz kanporatuak izan dira lehen fasean, Fijiarrak aldiz, 1987tik lehengoz sailkatu dira. Azkenik, Argentinak bere faborito papera gero eta argiago azaltzen jarraitzen du eta Irlandaren kontra garaipena lortuz lehen fasea porrotik gabe pasatzea lortu zuten.
Datorren astean berriro ere hemen izango gara mundialetik albiste berriak eskeiniz.
Iruzkinak
Jon 2007-10-08 14:11 #1
Nork irabaziko du munduko Kopa? Zure ustez nork du talderik sendoena?

Julen 2007-10-09 11:15 #2
baietz Argentinak irabazi mundiala!! eta argentinak irabazten ez badu, ordun Frantziak irabaziko du
martxelo 2007-10-12 15:05 #3

Frantziako jokalari batek beldur handia ematen dit. Zein da bere izena? Ile luzea eta bizarra duenari buruz ari naiz. Hori bai jokalaria!

benetan Blog interesgarria egiten ari zarela Ibai!

martxelo 2007-10-12 15:05 #4

Frantziako jokalari batek beldur handia ematen dit. Zein da bere izena? Ile luzea eta bizarra duenari buruz ari naiz. Hori bai jokalaria!

benetan Blog interesgarria egiten ari zarela Ibai!

Utzi iruzkina: