Indio-amerikar giseue
Egun on danori, atzokoa be barne sartunde!
Gaur toketan dan errezetie
halako domeka susterbako aten sortu nauen. Normalien pilo bat eiten
nauen, tuperretan sartu eta etxetik kanpora bazkaiteko okiten nauen.
Izin
be, behin, domeka zala, aurreko egunien garagardotegi baten erositako
oilasko errean erdie edo naukon eta zer egin beragaz hasi nentzen
pentsetan. halako baten juka zati bat hartu , gero entsaladatarako artue
oilaskue eta pimienta baltza eta dana lapikoan sartunde egosi eta
gozo-gozo geratu jatan.
Osagarriek:
- Oilasko bat, barruskiek eta lumak kendute. Azala itzi egiten da.
- Juka bat, handie, ez eupelekoa baie bai tamaina ederrekoa.
- Artue... Honegaz oso fin enaz ibili, entsaladetarakoa etxat lar gustetan giseuek iteko, baie bestelakoa hartuz gero konponetea be ez da erreza. Behin krispetak iteko artuez aprobie ein nauen eta beno ez zan txarto geratu. Beste behin labartoaz, eta gozo oso gozo lotu zan, baie azala lar gogorra deko. Falta jat probetie supermerkatuetan saltzen dauren Ameriketako arto horreek. Ikusiko´gu.
Lelengo ta behin laban erre oilaskoa osorik. Haun aurreko egunien be ein lei.
Oilaskoa erre ta gero, itizi arean hotzituten eta zatitu. Hau kriston biherra da. Oilasko osoa koiu eta txiki txiki egin baie eskuz ez labanaz edo ahiztoaz edo holango tramankuluez. Helburue firu moduen zatitutea da. Azala be holantxi eiten da.
Bere partetik, juka zuritu biher da eta gero zatitu. Bere mamine jarion daion,zatitzean ebagi barik apurtu ein behar da, patatakaz eiten dan bezalaxe. Zatiak baina txikerragoak izin biher direz hatzamar txikerran atzeneko hazurraren modukoa gitxi gora behera.
Artue, entsaldatarako bada, koiu zuzen eta bota. Bestelangoa bada, berrogeitazortzi orduten, -cuarenta y ocho horas-, hau da, egun bi, uretan beratuten okin behar da.
Dana beratute eta zatitute dagoanien lapiko handi baten sartzen da eta ura bota eiten jako estali arte. pimienta beltz hiru-lau garau gehitu, gatza bota eta itzi egosten dana jateko moduen egon artino.
Bueno ba, on egin eta gogoratu ipurdiko gantzak ez jatzuezala itsasten nik hamen jartzen dotanagaitik, zuek gero erretan ez dozuezalako baino.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: