Gure amamaren kruxpetak
Arrasti on! Gaur idaztie arrastiz toketan da-ta.
Gaurko errezetie
gure amamak iten auzen buñueloak dire. Egiye esateko, idazten hastien
"buñuelo" zelan esaten dan euskera puru-puruan begituten joan naz
hiztegire, eta bertan "kausera" eta "kruxpeta" topa dodaz. Baie zer
esatie gurozue? Nire akorduen behintzet, gure amamak buñueluek eiten
auzen eta ez "kauserak" edo "kruxpetak".
Osagaiak errezak eta gutxi
dire:
1- Hiruzpalau arrautz.
2- Urune, -gari urune, noski-, eta
batetaki zenbet.
3- Esnie. Nik normalien gaingabetue ibilten dot,
hori dalako etxien okiten dotena. Eta zenbet? Oso itaun polite.
Dakidanien esango´tsuet.
4- Azukerie, baltza zein zuriye. Ez dautsa
ardure.
5- Legamie
6- Eguzkilore olioa
Beno, has gaitezan.
Lelengo
ta behin apurtu arrautzek eta sartu holako ontzi handi baten. Bi
litrotik gora hartu leikeana.
Ondoren ondo eragin minipimerraz,
-turmixe ba´kozue ez dautsa ardure-, eta bardin-bardin itzi.
Ondoren
bota koilarakada pare bat urune eta eragin ondo nahasteu arte. Bota urun
gehiau eta nahasteu. Lortu behar dana zera da: arautze eta urune holako
nahaste lodi bet ia ia ezin dana erabili.
Orduen bota esnie eta
irabiatu. -Hamen etentxu bet in biher dot Hiztegi 2000ri eskertzeko
hainbeste aditz zoragarri erakutsi eta irakastearren, bera barik Blogen
mundue sano ezberdine izingo litxake. Berari esker loraz betetako
jardine-. Irabiatzen amaitzen dozuenien holako ore mehetxu bet lotu
biher da.
Jarraien urun gehiau bota behar jako eta barriz eragin edo
eta irabiatu dan-dana bardin-bardin itzi artino.
Hau momentu hau
erabakiorra da. Orain pentseu behar dogu nahikoa dekogun edo ore gehiau
biher dogun. Eta hola egin nahikoa dekogule eritzi arte. Askotan eingo
bagendu hau agian beste arrautz bat erantsi biherko geunke. Helburue ore
loditsu bat da bainakoilara batez eroso erabil daitekeana.
Segituen
bizpahiru zopa koilarakada azukre botako´tsagu eta kafe koilarakada bat
edo bi legami.
Legamiek berie iten dauen bitartien olioa berotuko
dogu irakin arte.
Freidorarik erabili ahal izin ezkero hoba da.
Saskiaren beheko parten jarri mertxika pote baten goiko tapie, letoizkoa
bada, zeren bestela orea jaustien saskiyari lotu iten jako eta gero ez
daure gora igoten. Sartanean in ezkeitino orokorrean zapaltsu lotuten
direz eta olioa gutxitu ahala gero ta baltzago. Freidoran kolore
problemarik ez da iziten eta ganera forma borobil-borobila koiuten
deurie. Askoz be politauek.
Olioak dirakiala, kuxau zopa koilara bat
eta bota orea beran bidez. Utzi lau bat minutu eta atara plater batera.
Ganera azukerie bota leikie.
Beno, mosuk eta hurrengora arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: