Arroz baltza

donado 1456131981609 Donado | 2010-04-03 23:47

Egun on barriz be!
Gaur toketan dan errezetie arroz baltzana da. Arroz baltza lalengo aldiz, -oker ez banago-, Donostiko alde zaharreko holako jatetxe frankizia baten jan nauen eta gusteu jatan.
Anaie sukaldari dekot, beraz Saltsa Baltza zelan iten zan itaundu notsan eta hortik abiatu nentzen.
Osagaiak:
1- Arroz osoa, gure amak baltza esango lauke. Jatuneko ardo basokada bana.
2- Iderrak, ardo basokada bat guztire Freskuek lortu ahal izin ezkeitino ondo egon lei, bestela izoztuek dire nik beti ibili izin dotezanak eta gusture. Latakoak barriz, ez dagoz txarto, baie nire gustureko ez diz hain egokiyek.
3- Izoztutako izkira txiker horreik, eskukada pare bat edo. Handiyek badirez hoba, txikerrek ez dotsie hainbesteko gustu onik emoten, eta, ganera, gero egosite bigun antzien lotuten direz.
4- Txibiye, ertaina edo txiki bi.
5- Tinpule eta berakatza.
6- Txipiroi tinta sobretxo bi. Bategaz nahikoa izin lei, baie zelan gustutxue emoten dotsan, nik bi iminten dotsadaz.
7- Ardau zuriye, merkie zein ona, bakotxan gutiziyan arabera.
6- Oliba olioa eta gatza.
Pausuek:
Lalengo ta behin holango eltze bat "paellera"-ren modukoa hartu behar da. Hau da zapal-zabala.
bertan olio txorrotadatxu bet bota eta tinpula txikertuta bota gorritu daiten. Gorritan hasi danien, bota berakatza txiker-txiker einde, eta gorritan itzi.
Ondoren bota eltzera txibiye garbi eta zatitute, korreosetako seilu baten tamainan edo, eta itzi bertan apur bet egiten borobidu artino. Gorritute gustau ezkero, denpora gehiau itzi.
Ondoren bota iderrak, apur bet itzi bertan berotzen.
Ondoren bota izkirak, desizoztute zein izoztute. Desizoztute bada denpora gitxiau biherko dozu, eta izoztute denpora gehiau. Edozelan be, kontuz izkirok botetan dauren uraz, lurrundutea hoba da-eta.
Bitartean hartu txipiroi tintie eta nahastu ardau zuri apur bategaz. -gutxi-gorabehera, atzamar bi, baie ez aitite torneroaren atzamarra, amama etxekoandranak baino. Behatzak be erabil leitikez, baina arean ... Bueno pues hori. Tintie hobeto erabiltzeko, ideia ona izin lei izoztutea.
Bada, hori, ardaue eta tintie nahastute sartu mikrouhinean, berotu minutu baten eta gero erantsi paellerakoari.
Segituan gehitu arroza. Nahastu ondo osagiek euren zaporetsuek alkarri emon deiezen.
Itzi apurtxu baten pil-pil egiten arean loditu artino.
Ondoren bota ura. Nik honelakoetarako sei lagin ur erabiltzen dot arroz lagineko. 
Su ertainean jarri, bota gatza, eta gutxi-gorabehera ordu baten bueltan egongo da, arroza sikitute dagoanien.
Maharie atara eta Jainkoa lagun bekigu.
Mosuk eta hurrengora arte.


Utzi iruzkina: