BiZiPoZa

zein gozoa den horrela hiltzea

atzokoa

bizipoza 1456131697167 BiZiPoZa | 2008-03-06 18:27

Atzokoa, nire beste huts bat.Ausardia falta, naturaltasun eza.Autogorrotoa. Autotortura. Merezitakoa.Hurrengoan ez da gertatuko. Baina hurrengorik egongo ote?Honen zain negoen. Asko galdu dut. Berriz.Abant!!Ez etsi. Ekin ta ekin. Garaipena handiagoa izango da.


Ahaztu nahi zintuzket, ta beste zerbaitetan jardun. Une batez nire burutik ken zaitzaket, baina barru-barruan zaude. Egiten dudana egiten dudala, zuri begira egiten dut."Ez da posible, ezin liteke" esaten dit betaurrekodunak.Badakit erantzuten diot nik; baina agian...


(...)arrainak itsasoa behar du taherriak zu behar zaitugure gogoak iraun artianez da beldurra nagusituko(...)


Urrun

bizipoza 1456131697167 BiZiPoZa | 2008-02-06 19:25

Urrun sumatzen zaitut. Ez dut uste sekula haraino iritsiko naizenik. Zaila izango da berriz elkar ikustea.Baina handik, zauden tokitik, zure indarra heltzen zait. Ez naiz gertuago izan gineneko oroitzapenetaz bizi, berriz zure ondoan egoteari buruzko ametsetaz baizik.Bidea gero eta luzeagoa izango dela ohartzen naizen heinean, orduan eta ederrago imaginatzen dut helmugako saria.Ez zaitez nire zain egon, ohartu gabe indarra bidaltzen didazu. Gutxien espero duzunean azalduko naiz.


Zibolara

bizipoza 1456131697167 BiZiPoZa | 2008-01-27 19:25

Zibolara iritsi nahi zuen Antsok. "Bertan nahi adina jan eta edan ahal izango duzu. Edertasunak inguratuko zaitu eta zorionak barrubeteko. Igarotako oinazea eta bakartasuna ahaztu eta barne bakea aurkituko duzu."Haruntz abiatzea erabakia zuen eta ez zerabilen besterik buruan.-    Itakara iristea, ez dut nahi besterik. Aurrera egin behar dut, ez daukat denborarik.Bideko basamortu luze eta baso ilunek ahiturik, hankak ezin astindurik, bide bazterrean zegoen agure batekin topo egin zuen.-    Ni Zibolan bizi naiz aspaldidanik, momentu honetan hemen ikusten nauzun a...


Gaur beste aukera bat izan dut.Gainditua. Aurpegi ona eta aurrera.Bihar beste bat izango dut. Ongi ateratzen bada, aurrera.Gaizki ateratzen bada, beste bat izan arte aurrera.Eta laster...egun handia. Garaipenarena.Leherketa.


triste

bizipoza 1456131697167 BiZiPoZa | 2008-01-14 19:49

Gaur triste sentitzen naiz.Ez da gaurko kontua. Atzoko ondorioa. Atzoko egunak handia behar zuen.Ilusioa,  ezinegona,  urduritasuna, sorpresa, desengainua eta etsipena.Barruan ezin eutsi eta nori kontaturik ez. Bloga idatziko dut.Puntu eta aparte.Behetik gora egin behar dut. Pixkanaka baino zuzen.Beti aurrera!


bizipoza 1456131697167

noraezaren ibilbideaz gozatu nahian

Edukiak