Zibolara

bizipoza 1456131697167 BiZiPoZa | 2008-01-27 19:25

Zibolara iritsi nahi zuen Antsok.

"Bertan nahi adina jan eta edan ahal izango duzu. Edertasunak inguratuko zaitu eta zorionak barrubeteko. Igarotako oinazea eta bakartasuna ahaztu eta barne bakea aurkituko duzu."

Haruntz abiatzea erabakia zuen eta ez zerabilen besterik buruan.

-    Itakara iristea, ez dut nahi besterik. Aurrera egin behar dut, ez daukat denborarik.

Bideko basamortu luze eta baso ilunek ahiturik, hankak ezin astindurik, bide bazterrean zegoen agure batekin topo egin zuen.

-    Ni Zibolan bizi naiz aspaldidanik, momentu honetan hemen ikusten nauzun arren. Esan dizuten guztia, egia da. Ez duzu hura baino leku hoberik aurkituko. Gogo biziz bilatu beharko zenuke hara iristea.

    Baina entzuidazu ondo, gazte. Bidean dasta itzazu atzean uzten dituzun zuhaitzen fruituak, freska zaitez gurutzatzen dituzun erreketako uretan, miretsi ezazu goizetan loa mozten dizun egunsenti bakoitza.


Utzi iruzkina: