Urrun
Urrun sumatzen zaitut. Ez dut uste sekula haraino iritsiko naizenik. Zaila izango da berriz elkar ikustea.
Baina handik, zauden tokitik, zure indarra heltzen zait. Ez naiz gertuago izan gineneko oroitzapenetaz bizi, berriz zure ondoan egoteari buruzko ametsetaz baizik.
Bidea gero eta luzeagoa izango dela ohartzen naizen heinean, orduan eta ederrago imaginatzen dut helmugako saria.
Ez zaitez nire zain egon, ohartu gabe indarra bidaltzen didazu. Gutxien espero duzunean azalduko naiz.