EZ DOK HIRU bikobloga

   Eskena hau ezin izan genuen "Marxkarada"n sartu   (ez geneukan hainbeste bokadiloetarako dirurik). Bideoak merezi du baina, ezin baduzu ikusi (handia da), konformatu zaitez argazki eder honekinAh! ...eta  AUTOREAK.COM  bloga sortu dugu teatro lan bat denon artean idazteko. Experimentu bat. Beste bat. Ea zer ateratzen den.


Zer egiten du EZ DOK HIRU bezalako BIKOTEATRO batek hau bezalako blog batetan? Auskalo! Aproba egingo dugu.Hasteko, aurkezpen txiki bat: Mikel eta Patxo gara, baina elkarrekin aritzeko kontratua izendatu genuenean gure izen artistikoak Flywheel eta Ravelli ziren: Bai, esan daiteke Marxkarada hartan jaio zela gure bikote "artistiko" eta gure umore estilo "marxianoa".Ordutik hona aitzaki asko asmatu dugu eskenatoki batera igotzeko, aitzaki "erdi serioak" ere, baina hori... hurrengo batean. Ondo pasa.