Everything You Wanted to Know About Sex... galdetzera ausartzen ez zinen arren.
Pare bat esketx. Onena, lehena: "Se destetó teté". Klasiko bat hitz jokuetan . Oharra: Ikusi blog honetan beste hau:"Esther Picore". Hori bai ona!
"numerito" musikal hau "Larru Haizetara"koa da. Dantzaria Mikel da eta sugetxoa Patxo (makilatuta gaude, jakina). Burgosetik behera edo Baionatik gora antzezten dugunean egiten dugu bakarrik (bideoa Torrejon de Ardozen dago grabatuta). Euskalherrian kentzen dugu, euskaldunentzako "sosoegia" iruditzen baitzaigu.
Badaude, halere, guk baino gracia (eta mesede) gehiago daukatenak "kontaktuak" egiterakoan.
Nork esan du euskaldunok "sosoak" garela? Bai zera! guk, nahi badugu, kriston saleroa (eta gatzontzia) daukagu ligatzeko orduan. Hemen duzue froga bat.
Eta gaia atera denez.... hemen duzue "kontenedore baten istoriak" argazki musikatuetan (eta Sarriren olerki ezinaproposago batekin)
Arte kontenporaneoa, halere, ulertzeko "zaila" da. Batzurentzat benetako artea da, eta beste batzurentzat benetako adar jotzea.
Antzezlan baten alderik barregarriena, sarritan, egiten dioten kritika izaten da.
Baina sexuarekin bakarrik ez. Euskara eta bertsolaritza bezalako gai "serioekin" ere barre egin daiteke sano (barre egitea beti da osasungarria).
Antzerkia egiterakoan, arrakasta nahi baduzu, hitz egin sexuari buruz, edo egin euskaraz besterik gabe, euskara, berez, oso hizkuntza "sexuala" da eta.
Jainkoa Ruper da Ruper da Jainkoa Jainkoa da Ruper Ruper Jainkoa da Gora Jainkoa!