bidaiari

PARIS

1
bidaiari 1456131599530 bidaiari | 2007-11-09 21:26

Frantziako hiriburua da, herrialdearen iparraldean kokatuta dago; Sena ibaiaren ertzeetan. Hiriko biztanleria osoa 2.153.600 biztanletakoa da, baina bere gune metropolitarra 12.067.000 milioi pertsonetakoa da. Paris gaur eguneko ekonomia gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eragina politikan, artean, komunikabideetan, aisialdian, zientzian eta modan izugarrizkoa da, munduko metropolirik inportanteena delarik. Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistek bisitatzen baitute urtero. Intereseko leku asko daude hirian, Eiffel Dorrea, Notre-Dame eliza, Garaipen Arkua, Sacr...


TXINA

bidaiari 1456131599530 bidaiari | 2007-10-29 21:55

   Asia ekialdean kokatuta dagoen estatua da, munduko populatuena (1.300.000.000 biztanle) munduan bizi diren 5 pertsonetik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da CIA World Factbookaren arabera.Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motoreetako bat. Mugak ditu 14 herrialde ezberdinekin. Txinako hizkuntza nagusia txinera da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Munduan gehien hitz egiten den hizkuntza da. Txinak ofizialki 56 etnia ezberdi...


INDIA

bidaiari 1456131599530 bidaiari | 2007-10-16 17:31

  Asia  hegoaldearen zati handia hartzen duen estatua da, berak bakarrik azpi-kontinente oso bat osatzen baitu. Hiriburua New Delhi du, nahiz eta hiri handiena Mumbay (Bombay) izan. 7.000 km-ko kosta du Indiar ozeanoa eta mugakide ditu Pakistan mendebaldean; Txina (Tibet), Nepal eta Bhutan iparraldean eta Bangladesh eta Birmania ekialdean.   Indiako klima hegoaldeko tropikaletik Himalaiako epelagora aldatzen da. Neguan iparraldeko lur garaiek elurtza handiak hartzen dituzte. Indiako kliman Himalaiak eta Thar basamortuak eragin handia dute. Himalaia Erdiko Asiako haize hotz...


AURKEZPENA

4
bidaiari 1456131599530 bidaiari | 2007-10-04 09:16

Kaixo! Oporrak amaitu dira baina lasai blog honetan herri desberdinak ezagutuko dituzue. Haien kultura, tradizioak … azalduko ditut. Herri edo hiri bat ezagutu nahi baduzue esan ezazue eta nik zuen eskaerak kontuan izango ditut. Espero dut ez aspertzea eta blogan sartzen zareten bakoitzean bidai berri bat izatea.