PARIS
Frantziako hiriburua da, herrialdearen iparraldean kokatuta dago; Sena ibaiaren ertzeetan. Hiriko biztanleria osoa 2.153.600 biztanletakoa da, baina bere gune metropolitarra 12.067.000 milioi pertsonetakoa da. Paris gaur eguneko ekonomia gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eragina politikan, artean, komunikabideetan, aisialdian, zientzian eta modan izugarrizkoa da, munduko metropolirik inportanteena delarik. Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistek bisitatzen baitute urtero. Intereseko leku asko daude hirian, Eiffel Dorrea, Notre-Dame eliza, Garaipen Arkua, Sacré Coeur basilika. . .esaterako. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoak errekonozimendu internazionala ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkea ere.
Iruzkinak
agurtzane 2007-11-12 11:49 #1

Kaixo:

Ni bidaiari amorratua naiz. Gainera, irakasleak gara bai ni eta baita nire senarra ere, eta hori dela eta, udako bi hilabeteak aprobetxatzen ditugu bidaiatzeko. Hauexek izan dira azken aldian egin ditudan bidaia: Peru (herrialde oso pobrea, baina Andeak izugarri politak), Islandia (natura gustuko baduzu, ikaragarria, nahiz eta nahiko garestia den), Corcega, Alpeak, Madeira, Irlanda, Ibiza, Londres...

Joaten naizen lekuetan mendirik garaienera igotzen saiatzen naiz. Natura asko gustatzen zait eta irlak ere bai.

Orain hurrengo bidaia prestatzen ari gara, zubitxo bat aprobetxatuko nahi genuke Paris ezagutzeko eta udan, berriz, Europako iparraldea ezagutzea gustatuko litzaiguke. Ba al duzu informaziorik? A! eta agian, Aste Santuan, Bretaña aldera joango gara. Informaziorik bai??

Bueno mila esker eta bidai on!!!

Agurtzane

Utzi iruzkina: