TXINA

bidaiari 1456131599530 bidaiari | 2007-10-29 21:55

   Asia ekialdean kokatuta dagoen estatua da, munduko populatuena (1.300.000.000 biztanle) munduan bizi diren 5 pertsonetik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da CIA World Factbookaren arabera.Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motoreetako bat. Mugak ditu 14 herrialde ezberdinekin.

Txinako hizkuntza nagusia txinera da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Munduan gehien hitz egiten den hizkuntza da. Txinak ofizialki 56 etnia ezberdin aitortzen ditu bere herrialdearen barnean. Horietatik handiena Han etnia da, baina badira beste asko populazio handikoak, nahiz eta portzentaje txikian.

Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta bereziki ping-pong, badminton eta boleibolean. Xakea, Go eta Xiangqi jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira. Barne Mongolia eta Tibeten zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.


Utzi iruzkina: