Korapilorantz. BOGA BOGA

autoreak 1456131171942 AUTOREAK.COM | 2006-04-05 00:32
5

Teloia altzatzen denean, arrantzontzi bateko kamarote bat ikusten dugu, buruz behera, hau da, sabaia lurrean eta zorua goian. Itxas kolpe batek ontzia irauli eta ondorengo minutuetan hasten da akzioa, Gran Sol-eko itxasoaren erdian. Kamarote barruan hiru marinel: patroi zaharra, Ondarrutarra; pilotu bat, hau ere Ondarrutarra; eta marinel gaztea, afrikar beltza.
Kaixo denoi. Hasteko nire mezuen maiztasunari buruzko gogoeta bat. Nik orain arte nahikoa tartekatu ditut nere interbentzioak, nahiago dudalako materiale gehiago egotea, mezuak banan banan erantzun beharrik gabe. Agian sistema lentoa iruditzen zaizue. Nik neuk uste dut ezetz, hau da, ez dugula inolako presarik (ez dugu, ezta?) eta beraz, prisarik gabe (eta pausarik gabe ere, jakina) ibili gaitezkeela. Bestela pentsatzen baduzue, esan.

Orain, goazen harira.

Enekori erantzunez, ados nago, flash-back-a ez da beharrezkoa, eta gainera egoeratik (eta egoerak badu bere interesgarritasuna) aterarazi gaitzake. Baina arrazoi beragatik ez dut garbi ikusten pertsonaiok publikoari zuzentzea, laugarren horma apurtzea, alegia. Honek ere istoriotik ez ote gaitu ateratzen? Ez dut mementuz baztertzen, baina beranduago erabakitzeko utziko nuke.

Denboraren tratamenduaz ez dugu asko hitz egin. Bi aukera daude, edo “egiazko denboran” egitea, hau da, ikuskizunak ordu t´erdi irauten badu akzioak ere berdin; edo denboran luzatu, etenak eginez. Nik uste dut etenaz baliatzeak asko errazten digula istorioa, ¿ez?

Euskalkiari buruz, Batela, bai, ondarrutarrez hitzegiteak sinisgarritasun handia emango lioke istorioari, hori bai, hizkera ulergarria izan beharko du edonon ulertua izateko (teatroan oso inportantea da ulermena erraztea, ez baitago esaldi bat birritan entzuteko aukerarik), beraz, “ondarru-light” izan beharko, ez duzue uste?

Dena den, Enekok esan bezala, mantso mantso: idaztea azkena da; lasai, gauzak ondo bidean, edukiko dugu-duzu dialogatzeko parada.

Bestalde, oso probetxugarria iruditu zait “Lehorreko”-k pertsonaiekin egindako perfilak. Nik beste ideia hoberik ez bada ateratzen, hauek ontzat hartuko nituzke.  Beraz, Lehorrekok ezarritako perfila erabiliko dugu mementuz oinarri gisa. Aurreko “bateratzean” aipatu nuen “Kresala”-ren negatiboaren kontuarekin oso bat datorrela uste dut. Kapitain zaharra, Txomin Agirrek irudikatutako gizon jator “tolesgabea” (itxuraz behintzat, honi ere bere bueltak ikusiko dizkiogun arren). Marinel beltza, XX. mendearen hasieran jeltzaleek hainbeste bildurrez eta mesfidantzaz begiratzen zituzten etorkinak (gauzak ez dira asko aldatu zentzu horretan). Pilotua , “ongizatearen gizarteak” sorturiko kume bat, bizitza errazagoa ezagutu duena.  Hiru belaunaldi. Muturrekoak (kapitaina eta marinela) badaukate elkarren parekotasunik: kapitainak ulertu dezake marinel beltzak sufritutakoa, bera orain kontrako egoeran egon arren. Kapitainak izan zuen zertan sinistu (Jainkoa, aberria, familia) eta zertarako borrokatu (etxera ogia eramateko); marinel beltzak ere badauka zertan sinistu: bizitza orain arte ezagutu duena baino zertxobait hobeagoa izan beharko lukeela nonbait; eta zertarako borrokatu: bizirauteko. Erdikoa, pilotua, berriz, sinismenak aparkatu dituen belaunaldi batekoa da (gurea, hain zuzen); munduaren ikuspuntu eszeptikoa dauka arlo gehienetan; eta apenas ez du izan (orain arte) zertan edo zertarako borrokatu. Baina Lehorrekok esan bezela: Hirurak polifazetikoak, alde ilunak eta argiak dituztenak. Ez dago moralejarik, agian ez aukera borobilik, baina batetik edo bestetik abiatzeko aukeratu beharrean aurkitzen gara askotan gizakiok…

Beste elementu baliotsu bat, “pertsonai inplizitoa”arena da, eta horrek bidea ematen dit beste osagai dramatiko bat aipura ekartzeko: misterioa. Kontatu nahi duguna (pertsonaiak eta haien arteko hartuemonak) da inportanteena dramaturgian, baina istorioa erakargarri bihurtzeko elementuez baliatu behar dugu. Komizitatea baztertuta geratzen da (¿ez?), ez doakiolako egoerari. Misterioa berriz, lagungarri suertatu ahal zaigu. Demagun kamarotetik kanpo abotsak entzuten direla, edo hobe zaratak. Tuberietan emandako kolpeak. Demagun  barrukoek pentsatzen dutela kanpokoek “morsez”  komunikatu nahi dutela haiekin. Eta morsez bidalitako mezu horiek entzun, transkribatu eta ondorioetara iristen direla (esatebaterako, Lehorrekok aipatu duen “istripua antolatua zegoela” edo beste edozein.) Demagun, azkenean konturatzen direla ez dagoela inor bizirik barkuan (ondorio horretara nola iristen diren ez dugu orain zehaztu behar). Beraz, ¿nork bidali ditu seinaleak? ¿Zer gertatzen da barkuan? Demagun (adibidez) azkenean konturatzen direla arratoi batek ematen zituela kolpeak  eta ez zegoela morsezko mezurik, eta interpretaturiko mezu guztiak norberaren “inkonszienteari” zor zitzaiola, hau da, “norberak entzun nahi zuenari”.

Misterioaren erabilera oso aproposa ikusten dut, berez tentsioa duen egoera bati gehigarri dramaturgiko bat eskeintzen diolako.

-Hasierako egoeraz ez dugu hitzegin (hau da, obra nola hasiko den) baina Batelak dialogoetan irudikatu lez, istripuarekin berarekin hasi gintezke. Ondoren, hasierako emergentziazko ekintzak, norbere egoeraren benetako pisuaz ohartu arte. Hemen “bihurgune” (erderaz “punto de giro”) bat egon beharko zen, ekintza aurrera mugiaraziko duena. “Bihurgunea”, hau da, ezuzteko gertakari bat, orain arteko oreka apurtzen duena. Honela bukatuko zen planteamendua.  Handik aurrera korapiloarekin hasiko ginateke: bizirik irteteko estrategiak; elkarren arteko harremanak, errezeloak, borrokak, mesfidantzak; elementu dramaturgikoen erabilera: “pertsonai inplizitua”, “mezuak”... eta nahi ditugun elementu guztiak.

Estiloari buruz, arrazoi du Enekok, istorioa nora eraman nahi dugun baldintzatuko du. Eta behar bada, zergatik ez hasi bukaera posibleak pentsatzen. Askotan amaiera esanguratsu batek ordenatu dezakeelako aurreko guztia.  Nik esfortzu bat dedikatuko nioke bukaera on bati, bete betan asmatuko bagenu, askoz errezagoa egingo litzaigukeelako dena.

Bukaera potentea izateko, aldi berean kontatu nahi dugunarekin koherentea izan behar du, eta bestetik, ezustekoa izan bahr du (benetan eskertzekoa da istorioak ezustean harrapatzen zaituenean). Ea asmatzen dugun ikusleak “arraioa!” esanaraziko duen bukaera bat.

LABURBILDUZ, HONA HURRENGO ETXEKO LANAK:

-Pertsonaien perfila hasi zaigu gauzatzen. Baina oraindik garaiz gaude modifikatzeko.

-Planteamendua bukatzeko “Bihurgune” (sorpresa dramatiko bat) bilatu, korapiloarekin hasteko.

-Bukarea posibleak pentsatu.

-Elementu dramaturgikoak pentsatu: badaukagu “oxigenorik ezak sortutako egoera aluzinogenoa”; “pertsonai inplizitoek bidalitako mezu ulergaitzak, interpretatu beharrekoak”... Gehiago topatu behar ditugu.

-Besterik ez momentuz. Hurrengorarte.

Patxo Telleria

Zirika

Zirika 2006-04-06 00:03 #1

Aizue! Ez al zarete serioegi jartzen ari?
Bai, planteamendua, onerako edo txarrerako, nahiko dramatikoa da berez, baina agian momentu batzutan, ez dakit, eman ahal zaio ikutu arinago edo teatralago bat: kanta, dantza, bertsoa….
Ah! Eta parkatu baina hiru gizonezko… uf! Ze astuna!. Ezin da emakumezko bat sartu?

Arantxa Gurmendi

Arantxa Gurmendi 2006-04-06 16:17 #2

Gauzak ondo doaz poliki-poliki, diozuen bezala, presarik gabe.

Patxoren azken erantzunarekin ados, bai hizkera "ondarru-light" izatearekin eta denboraren tratamenduan, baita ere etenak eginez istorioa kontatzearekin.

Hasiera nola izan daiteken galdetu duzu, eta niri hauxe bururatu zait: audiovisuala eta musika bidez itxasoko ekaitz potente bat ekarri taula gainera. (sinfonia musical indartsua,ikuslegoa zurrunbilo batean sartuko duena). Eta bat batean, ixiltasuna, argiak pizten dira eta ontzia azaltzen da gure hiru protagonistekin.Istripua gertatu berria da.

Nik ez nuke biolentzia fisikorik sartuko hiru lagunen arteko arazoak konpontzeko. Egoera berez da biolentoa, eta halako kasu batean beti egongo da beste edozer arazoren gainetik bizia salbatzearen beharra. Konfliktuak beste modu batera tratatu behar dira nire ustez, eta indar gehiago izan dezakete.

Bukaerarako aldiz auxe bururaru zait: Konfliktua planteatu, desarrolatu, eta puntu gorenean dagoenean, bat-batean itxasoa baretu egiten da. ekaitza pasa da, eta hiru protagonistak arriskutik kanpo sentitzen dira baina hiruren arteko egoera noski  ez da  lehengoa. Gauza asko gertatu eta esan dira.

Tira, gaurkoz hau da dena,ondo izan !

Arantxa Gurmendi

Javi Arbillaga

Javi Arbillaga 2006-04-07 20:17 #3

Kaixo, egiten ari zareten lana hasieratik jarraitzen ari naiz eta oso interegarria dela deritzot. Nik ez dut sekula ezer idatzi baina nire aportazio txikia egin nahiko nuke.

Arantxak proposatzen duen hasiera nik gustoko dut, ikuslea egoeraren barruan sartzeko era ona dela uste dut istripuarekin hastea, eta eszenatokia beltzean dagoelarik istripua isladatzea euskarri audiobisualekin. Baina pentsatzen jarrita agian interesgarria izango zen, ez dakit nola zehazki baina, beraien egoera istripuaren aurretik islatzea.  Beraien arteko erlazioa islatzea (ilunean off-eko dialogo batekin edo...) ikusleak hasierako beraien egoera, istripuaren ondorengoa eta bukaerakoaren arteko eboluzioa ikus dezan. Ez dakit ulergarria den esan nahi dizuedana, eraren batean laburki istripuaren aurreko bizimodua islatu eta gero obra hastea istriputik aurrera, audiobisualki ekaitza ekarriz.

Bukaera posibleen inguruan pentsatzen ere aritu naiz eta proposamen bat luzatuko dut. Arantxak esan digun bezala konfliktua planteatu, desarrolatu, eta puntu gorenean dagoenean etetearena ideia ona dela deritzot, ikuslea istorioaren puntu gorenenean usteak beti uzten baitu nire ustez betetasun sentsazio bat, ikuslea gustora atera dadin laguntzen duena. Baina nik azken unean sorperatxo bat sartuko nuke, itsasuntzia hankaz gora egotearekin lotuta. Adibidez, gaurko egunetan gaudenez, bapatean marinelak konturatzea gps-a edo segapotoa badabilela, eta laguntza eske dei dezaketela, simplea da oso baina egoeraren larritasunarekin hortaz konturatu ez zirela. Hau edo beste elementu baten batekin, ikusleak pentsa dezala "orduan bizitako guztia alperrik pasa dute". Honek erabat beraiek bizitakoa beharrezkoa ez zenaren irudia eman dezan, obran zehar bizi izan duten egoera hustuko duena baina pertsonalki bizitako egoera beraientzat beharrezko izan dela esango diguna ez baitira berriro pertsona berak izango.

Oraingoz hau da nik pentsatu dudana, aurrera!!

Javi Arbillaga

animo partitzailea

animo partitzailea 2006-05-17 15:34 #4

kaixo zer gertatu da blog honegaz? ederto hasi zineten lanien baina aspaldian dana lagatu dozue! Animo jarraitu lan ederrean zenbiltzaten eta.

J.C.

J.C. 2006-05-22 16:25 #5

Aupa lagunok:

Ni ere ez naiz inoiz holakoetan murgildu, baina kasu hontan gertutasunak eta proposamenaren beraren erakargarritasunak bultzatzen nau idaztera.

Irakurritakoaren arabera (eta ez ditut proposamen/erantzun guztiak irakurri) hona hemen nire iritzia:

Planteamendua gustoko dut. Hiru pertsonai, ordurarte ankapean izan duten mundua bapatean buruz behera dutela "esnatzen" dira. Horrek, batek baino gehiagok esan bezala, joko asko eman dezake. Baina bada zerbait nahiz eta buruz behera, buruz gora edo zeharretaka egon beti berdin datorrena: heriotza.

Eta horra hor jokorako bide bat, "esnatze"-tik  berriro ere "lokartze"-raino egin beharreko bidea, ordurarte ezagututako munduko ordena, ierarkia,  gauzen balioak, ikuspegiak, e.a., azkaz gora dituztela. Bizitza bera da altxorra, bai. Mundu berri bat egin behar dute nahiz eta badakiten bukaera zein izango den. Hasiera batean, kolpearen eta kokapen berriaren nahastearen ondoren, irtenbide baten bila abiatuko lirateke, lehenera itzuli nahian. Baina laister jabetuko dira ez dutela irtenbiderik. Urez inguratuta daude eta ateratzen ahalegindu ezkero ur guztia barrura sartuko litzateke. Agian hiruretako bati bide emango zion kamarotetik ateratzeko baina beste biak ezin izango lukete. Denek nahiko lukete hortik atera. Konfliktoa. Hala eta guztiz ere gelatik buzeoan joandakoari beharbada arnasak ez lioke emango goraino ailegatzeko. Hiruon onerako paretak zulatzeko soluzioa ez da egokiena. Aurrera pausua, nor bere buruaz pentsatu beharrean hiruongatik pentsatzen hasten da. Soluzioa itxarotea litzateke ea inork hortik ateratzen dituen. Baina oxigenoa gutxituz doa. Ez da komeni tonua altxatzea edo oihuka hitz egitea, arnasak iraungo badu. Konfliktoa. Konflikto pertsonala ere bai. Baina, zergatik ez, azkenean heuren bukaera aitortzea beste erremediorik ez dute, hil egingo direla alegia, eta orduan "askatasuna" dator. Gauzak beste ikuspuntu batetik ikusten dira eta agian, jolas egiten dute, mundu berri hortan elkarren arteko harremanak sortzen dituzte, emozioak konpartitzen dituzte (absurdoak ere lekua izan dezake ) kanpoko bizipenak konpartituz, agian berreginez antzerkia bailitz, kamaroteko lagunak bata bestearen familia, lagunak, maitalea bihurtuz ...baina lantzean behin, berriro errealitatea dator. Oxigenoa gutxitzen doa eta heriotzaren presentzia gertuagotzen ari da. Batek etsi egiten du, sortu duten mundu horren zentzugabekeria dela eta. Besteek berriz , besterik ezean, hori baino hoberik ez dagoela eta zukua atera beharra dagoela diote...Beno, eta horrela beste hainbat gauza.

Antzerki existenzialista deituko nioke. Azken finean, zer da ba bizitza, bidean tokatutako kideekin aurrera egitea mundua deituriko kamarote batean ez eta?

Gero, ordea, antzerki lanari bukaera ematerakoan, agian norbaitek salba ditzake. Salbazioa? Itxaropenik badago? Edo agian bati bakarrik, besteak oxigeno faltagatik hil egin direlako, berandu ailegatu baita laguntza...hori guztia, ordea, eztabaidagarria da eta gainera, oraindik hasi baino ez gara egin bukaerarekin bueltaka hasteko.

Zer kontatu nahi dugun?...Bizitzaren beraren bukaera onartzerakoan aske bihurtuko gara. Orduan, eta orduan bakarrik, ume baten begiradarekin hasiko gara inguruan ditugun gauzaei, pertsonei, animaliei, gertaerei, sentimenduei begiratzen; orduan izango dugu ilusioa; orduan jolas egiteko prest egongo gara, magiaz liluratuko gara magoaren trukoa zein izan den deskubritu nahi gabe; ez al da ba bizitza jolas bat?... Eta bide batez, bizitzaren ispilu izanik, egunerokotasunean ikusten ditugun hainbat gauza konta ditzakegu, maitasuna, gorrotoa, negarra, irribarrea, arrazakeria, injustizia,...

Ez da gauza berria, ados. Baina joko asko ematen duela iruditzen zait. Zer kontatu nahi dugun honetan ere pertsonaien eboluzioak zer esan handia eman dezake. Nondik datozen, zer jarrera izan duten bizitzaren aurrean eta horrelako egoera berri eta larri baten aurrean nola erreakzionatzen duten...pertsonaien nondik norakoa, eboluzioa alegia.

Eta bukatzeko, sartu dudan roilo guzti honen harira, erreflexio bat blog-eko lagunei: burutik pasa zaizue atal hau autore frustatuen terapia gisa erabiltzea?

Utzi iruzkina: