Psike
Zer uste duzue, psikea existitzen al da? Psikeak arima esan nahi du grekeraz, eta arima zerbait inmateriala da, gure gorputzetik independientea... budistek diote, gorputzak eta gogoak osatuak gaudela gu, gorputza ontzia dela eta gogoa edukia. Barruan tea duen katilua, lurrera erortzean apurtu egiten da, baina tea ez, teak ontziz aldatu badu ere berdin jarraitze du, eta budisten arabera berdina gertatzen da gogo eta gorputzarekin.
Nik uste egia dela gogoa eta gorputza ditugula, baina ez arimaren zentzuan, baizik eta kontzientziaren zentzuan. Gure gogoa, gure arima, gure izipritua, dei diezaiogun nahi eran, fisikoak dira, garunaren parte, neuronen arteko sinapsietan atzera eta aurrera dabilen energia, besterik ez. Agian, erratuta egongo naiz?
Iruzkinak
indezent 2007-09-27 21:21 #1
...zientifikoegi sonatu du horrek sofiaren munduan murgildu nahi duen batentzat...
Sugoi 2007-09-27 22:01 #2
Ni filosofa zientzilari eszeptikoa naiz aizu! (jajaja, zelako txorakeriak esaten ditudan!)<br />
rondoni 2008-01-11 15:24 #3
bai egia da hori
Utzi iruzkina: