Haurdun gaude

Amaginarekin gaur zuen hitzordua E-k. Lan kontuengatik, ez gara oraindik elkarrekin egon, baina telefonoz komentatu dit zer esan dion. Baietz, haurdun dagoela. Bost astekoa. Bizimodu normala egiteko. Ez jateko bi lagun elikatzeko adina. Zaintzeko. Eta antzekoak. Ekografia egiteko data ere eman dio. Azaroaren 20an. Ez dakit nik... Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten egunean jakin genuen E haurdun dagoela, eta Shanti Brouard eta Josu Muguruza hil zituzten egunean eman digute ekografiarako hitzordua. Ez dakit nik lehen ekografian ukabila ez ote zaion ikusiko... Oso gustura sumatu dut E telefon...


Normal joan da asteburua. Isiltasunari eutsi beharrak sortzen duen zailtasunarekin eta konplizitatearekin. Ostiralean, lanetik atera eta etxerako bidean haurdunaldiari buruzko libururen bat erostea erabaki nuen, E-ri oparitzeko. Euskaraz zer dagoen begiratu, eta ezer gutxi, ia ezer ez. Arantxa Iturberen ‘Ai ama’ etorri zitzaidan gogora, eta Karmele Jaioren ‘Amaren eskuak’. Lehenengoa, ondo dago, baina ez da nahi nuena: haurdunaldiak dakartzan zalantzak, galderak, aldaketak, kazkak eta antzekoak erakutsi eta gustura irakurtzeko zerbait. Bigarrena nobela da, literatura. Eremu handiko saltoki ...


Atzo jakin genuen

3
aitaere 1456130574598 Haurdun gaude | 2007-09-28 13:26

Haurdun gaude. Ez nuen inolako asmorik horri buruz idazten hasteko, baina Google-en ‘haurdunaldia’ idatzi, bilaketari ekin, eta amagaiaren blogarekin egin dut topo: Predictor Positive. Lehen sarrera irakurri, eta atzo etxean E-k eta biok bizi izan genuen oso antzeko egoera aurkitzean, ideia polita iruditu zait haurdunaldi osoari buruzkoak blog batean biltzea. E ez da idazteko ohitura duen horietakoa, baina atzo esan nion ideia polita iruditzen zitzaidala koaderno bat zabaldu, eta atzo bertan hasita, haurdunaldi osoan zehar sentituko dituenak eta bizi izango dituenak idaztea. Gustatu zitzaio...


aitaere 1456130574598

Haurdun gaude. Tira, egia esan, neska-laguna dago haurdun. Aitak, hazia, maitasuna eta babesa emateaz gain, nahita ere, ezin baitu beste askorik egin. Aita ere hor egon arren, amarena da haurra, erabat. Gu ikusle hutsak gara, inutil totalak…