Lehen bisita amaginari

aitaere 1456130574598 Haurdun gaude | 2007-10-02 18:07

Amaginarekin gaur zuen hitzordua E-k. Lan kontuengatik, ez gara oraindik elkarrekin egon, baina telefonoz komentatu dit zer esan dion. Baietz, haurdun dagoela. Bost astekoa. Bizimodu normala egiteko. Ez jateko bi lagun elikatzeko adina. Zaintzeko. Eta antzekoak. Ekografia egiteko data ere eman dio. Azaroaren 20an. Ez dakit nik... Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten egunean jakin genuen E haurdun dagoela, eta Shanti Brouard eta Josu Muguruza hil zituzten egunean eman digute ekografiarako hitzordua. Ez dakit nik lehen ekografian ukabila ez ote zaion ikusiko... Oso gustura sumatu dut E telefonoz, eta ni ere kutsatu nau. Gozada bat da hau, egia esan. Eta gero eta zailagoa, ingurukoei irribarre inozo honen zergatia ezkutatzea. Baina eutsiko diogu, oraindik behintzat. Etxera iristeko irrikaz nago, E entzuteko, ikusteko, sabelaldean eskua jarri eta mimoak egiteko. Kursia eta pastelegia da hau guztia, badakit. Baina haurdunaldi gehienak horrelakoak direla imajinatzen dut, ezta? Antzeko egoeran daudenek, edota noizbait ama edo aita izan direnek ulertuko nautela iruditzen zait. Gainontzekoentzat, kutrekeria jasangaitza izan behar dute hitz hauek. Baina berdin zait...


Utzi iruzkina: