AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA

hitz egin dezagun, hitzak elkartrukatu, ideiak elkartrukatu

GAurtik aurrera, etenaldi luze honen ostean, gauza positiboei buruz soilik hitzegingo dut, txarrei publizitaterik ez egiteko.


    Duela aste pare bat izan zen , oker ez banago behintzta, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen harrotasun eguna. HArrotasun egun hauen zentzugabekeria beste baterako utziz, bisexualitatean zentratu nahi nuke gaurkoan. Ni bisexuala naizelako, baina zu, irakurle, zu ere bai.     Aspaldi entzun nion sexologo bati sexu jarrerak 1etik 10erako eskala batean sekula ez direla 1 edo 10; beti garela tarteko zerbait. Adibidez, voyeur-ak ez gara izango, baina gustuko dugu aldizkari pornoak edo bi erronbodun pelikulak ikustea. Edo , masokistak izan ez arren, momentu ...


BArka nazazue . BArkatu. Bi egun baino ez dira igaro blog hau martxan jarri nuenetik. Bi egun eta artikulu bat, eta nire ideien iturria lehortu da jada . EZ dakit zertaz idatzi, zeri buruz eman nire iritzia. Krisian nago, eta zuen laguntza behar dut ilunpetik ateratzeko. Mesedez, egin proposamenak, esan zertaz nahi duzuen hitz egin. Nire proposamena foro antzeko bat egitea litzateke, nork bere ideiak eskainiz besteoi. BAina ez dakit zein gairen inguruan eztabaidatu. Zuen proposamenen zain gelditzen naiz. Krisia ez dadila itxiera iritsi.


     Lehendabizi, nire inkoherentzia aitortu nahi dut ,testu honekin ,azkenean ,nahi ez nuen talde bati publizitatea egiten diodalako.BAina ezin nuen gehiago.      Lehengo egunean irakurri nuen komunikabide baten web orrian albistea (albistea?). Emakume talde batek Iruñean emakumeentzako entzierroa egitea nahi zuen, emakumeentzat bakarrik , eta hori gutxi balitz behiekin. Tontakeriak entzutera ohitu garen garaiotan, aspaldiko inpakturik handiena egin zidan artikulu horrek.       Nire ustez horrelako proposamen tuntu...


     Izenburuan azaldu dudan bezala, blog bat egitea erabaki dut, gure inguruan eta gugandik urrun gertatzen diren gertakariak kontatu eta haiei buruz dudan iritzia azaltzeko asmoz.      Bidea hasi baino ez dut egin, eta horregatik, luzea eta gogorra izan ez dadin, zuen laguntza ere eskertuko nuke; beste era batean esanda, zuen iritzien zain nago.      Denbora luzean jarrituko duen esperantzarekin hasten den proiektua da. Hala izango al da ...