Bisexualitatearen gainean zenbait gogoeta

ahuntzarengauerdikoeztula 1456130524685 AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA | 2007-07-14 16:02
5

Duela aste pare bat izan zen , oker ez banago behintzta, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen harrotasun eguna. HArrotasun egun hauen zentzugabekeria beste baterako utziz, bisexualitatean zentratu nahi nuke gaurkoan. Ni bisexuala naizelako, baina zu, irakurle, zu ere bai.

Aspaldi entzun nion sexologo bati sexu jarrerak 1etik 10erako eskala batean sekula ez direla 1 edo 10; beti garela tarteko zerbait. Adibidez, voyeur-ak ez gara izango, baina gustuko dugu aldizkari pornoak edo bi erronbodun pelikulak ikustea. Edo , masokistak izan ez arren, momentu konkretu batean titipuntan atximurka egitea gustagarri suerta daiteke. Sexualitateari dagokionean ere, inor ez daiteke izan guztiz heterosexuala edo guztiz homosexuala.

Jaiotzen garen unean guztiz bisexualak garela esan daiteke. Bizitzako hainbat gertakarik ordea, gure nortasuna moldeatzen duten bezala, gure sexu joera ere moldeatzen dute. Horregatik, komunikabide, familia, lagun, eliza ... en hitzek eragina dute gugan, eta homosexualitatea gauza negatinotzat hartzera bultzatzen gaituzte. Gerta daiteke baita ere, pertsona batek sexu bereko pertsonak gustuko dituela konturatzean beste sexukoekin harreman sexualak izateko beldurra sartzea, bere nortasuna ongi definitu asmoz edo. BAina, hau guztia onartuta ere, oraindik denok bisexualak izaten jarraitzen dugu.

Bestalde, bisexualitate unibertsalaren onarpenak gizarte justuagoa egiten lagundu dezake. Homosexualen aurkako diskriminazioa desagertzeaz gain , sexuen arteko berdintasuna hurbilago izango genuke. IZan ere, orain arte gizarte patriarkalaren buruzagi izan denak, gizonezkoak, emakumea ez luke ikusiko objetu sexual soil gisa, gizonekiko atrakzio onartua izango lukeelako. Horrek asko lagundu dezake berdintasunaren bidean.

Ni behintzat bisexuala naiz. Eta zu? Aurkakorik esan ezean zu ere bisexuala zarela pentsatzen jarraituko dut.

ozly

ozly 2007-08-22 16:02 #1

Niri iruditzen zait, erabakiak ere ez direla inoiz ehuneko ehunean egiten. Debate batean adibidez, beti agertzen dira bi aldeetarako iritziak eta argumentuak, eta nahiz eta alde batekoa izan, uler ditzakezu bestearen zenbait argumentu eta postura. Azken finean denok erabaki bat hartzen dugu, dugun sentsazioen arabera. Neroni heterosexuala hartzen dut neure burua, neskak ikustean sentitzen dudanagatik, baina ez ditut mutilak haragi huts bezala ikusten, badut nire iritzi sexuala haienganako. Hortaz, arazoa orientazio sexuala zer den definitzean datza. Nik kariƱoak izaten ditut mutilak direnekin, eta horrek ere sexu munduan badu bere zeresana, baina ez dut uste bisexuala naizenik, milaka gauza imajinatzen baititut sexu kontuan baina ez zaizkit erakargarriak iruditzen mutilen batekin, nahiz ederra izan. Zer duzu uste?

Sugoi

Sugoi 2007-08-23 00:04 #2

Ni... agian ni ere bisexuala naiz, eztakit. Printzipioz mutilek erakartzen naute, eta momentuz mutilekin baino ez naiz maitemindu (hitz hau gogorregia iruditzen baina...). Baina aizu, batek daki, ez natzaio ezerri ixten, ta frogatzea gustatu ohi zait... : D

harrilur

harrilur 2007-08-23 13:25 #3

esan nahi nuena zen, potentzialki bisexualak garela denok, hau da, jaiotzen garenean. baina gero bizitzak gure sexualitatea markatzen duela. hala ere, denborarekin bizitzako markazio hoiek deusezten joanda berriro bisexualago egingo gara.

Josu

Josu 2007-08-30 03:07 #4

Nik ez nuke esango sexualitatea aldatzen denik, sexualitatearen onarpena baizik. Kinsey txostenaren arabera minoria txiki bat izan ezik, denok (%80-90) gara bisexualak gradu batean zein bestean. Bisexualitateari buruz informazio interesgarria dakar wikipediak.

Jasotako kulturaren eraginez bada ere, uste dut normalena preferentzia bat izatea dela. Nik ez diet nire lagunei bisexualak direla aldarrikatuko, bakoitzak defini dezala bere burua nahi duen bezala. Baina mugak apurtzen goazen mundu honetan bisexualitateak gero eta toki handiagoa duela esango nuke. Gai (ez gay..) interesgarria iruditzen zait, egunotan informazio dexente irakurtzen dihardut eta neure blogean ere idatziko dut zeozer. Lehenago ere bota nuen harrikada bat.

Ondo segi.

harrilur

harrilur 2007-08-30 15:32 #5

egia esan eneukan Kinsey txostenaren berririk, eta eskerrikasko zure informazioagatik. Beti ikasten da zerbait.

Utzi iruzkina: