Emakumeen entzierroa behiekin
Lehendabizi, nire inkoherentzia aitortu nahi dut ,testu honekin ,azkenean ,nahi ez nuen talde bati publizitatea egiten diodalako.BAina ezin nuen gehiago.
Lehengo egunean irakurri nuen komunikabide baten web orrian albistea (albistea?). Emakume talde batek Iruñean emakumeentzako entzierroa egitea nahi zuen, emakumeentzat bakarrik , eta hori gutxi balitz behiekin. Tontakeriak entzutera ohitu garen garaiotan, aspaldiko inpakturik handiena egin zidan artikulu horrek.
Nire ustez horrelako proposamen tuntunek gizartea banatu baino ez dute egiten, eta benetan berdintasunaren alde borrokan ari diren taldeei sekulako kaltea egiten die.
Izan ere, gogoratu behar dugu, San Ferminetako entzierroak emakumeentzat ere ateak zabalik dituela. Proposamen honek ordea gizonak erabat diskriminatuko lituzke.
EZ dut pentsatu ere egin nahi, gizonentzat bakarrik antolatutako ekintza bat agertuz gero zenbat kritika jasoko lituzkeen.
Bitartean, berdintasunaren alde borrokatzea soilik geratzen zaigu, egunen batean herri honen maila intelektualak gora egingo duela amestuz eta tontakeria horiek desagertuko direla desiatuz.
Iruzkinak
Skirol 2007-07-11 09:23 #1
Kopiatzen dizut:
egunen batean herri honen maila intelektualak gora egingo duela amestuz eta tontakeria horiek desagertuko direla desiatuz.
Nik ere gaur irakurri dut berri hori. Diskriminazio hutsa da. apartheid bat kasik.
Honekin batera doazen beste berri batzuk aipatu nahiko nituzke:
- Madrilgo seinaleetan, mutil nahiz neskak azaltzea. (neskak gonaz eta txirikordekin)
- Euroetan, erdietan Erregearen aurpegia eta beste erditan ez dakit zein emakumeren aurpegia azaltzea.
Lotsagarriak feminazien eskaera guztiak...
harrilur 2007-07-12 11:27 #2
<p>BArkatuko didazu, baina enago ados esaten duzunean feminazien( feministak naziak direla irudikatuz) eskaera guztiak lotsagarriak direla. Egia esan, proposamen horren egileak ez ziren feministak, prentsan agertzea baino ez zuten nahi. Aitortu behar dugu ordea, feminista askori esker gaurko gizartean sexuen artean desberdintasun txikiagoa dagoela. HAiek ziren benetako feministak, errepublikan, gerran, trantsizioan ... beraien ideiak eta eskubideak armen aurrean defendatu zituztenak.</p>
<p> </p>
Utzi iruzkina: