Durangora trenien etorri baina AHT ez ordaindu
AHTaren kontra bazagoz segurutik hainbat manifestaziotara juen zara. Abenduaren 7an, Durangon artsaldeko 5etan egingo dogun manifestaziora kanpotik bazatoz AHTaren kontrako pausu bikoitza emoteko aukera deukozu: etorri zaitez trenien, baina AHTren mesederako den bidaitxartela ez ordaindu.
Bilbon Atxurin 15:57tan urteten da Durangora 16:40an heltzeko, eta Eibarren 16:13an urteten da eta bardin, bostak hogei gutxiagotan heltzen da Durangora.
Hartu deklarazio orrize, bete eta pikari edo geltokiko sarreran edo irteeran eman ateak irekitzeko eskatuz.
Bueltarako be deklarazio orrizen beste kopia bat eroan eta AHT ez ordaindu. Sartzeko atie ez zabalduko ez dotzuenaren arriskue ekiditzeko Fauste-Lankakoko geralekuen igon zeinke.
Asteburu horretan, abenduaren 5etik 9ra,
Durangoko liburu eta diska Azoka ospatzen da, beraz edozen egunetan desobeditu zeinke. Gero idatzi eiguzu zelan juen jatzun kontetako.
Iruzkinak
hernani! 2007-12-04 16:53 #1
Kaixo!

Durangora horrela iristsi nahiko genuke, baina Fauste-Landakako geltokia ez degu ezagutzen: Durango bertatik urruti dao? Ta honetaz gain, txartela ez ordaintzeak nolabaiteko eraginik badu? Isuna...

Zuen erantzuna eskertuko genuke.

hernani! 2007-12-04 17:11 #2
barkatu, beste galdera bat det.

Oraindik ez ditut 18 urte bete: horrek nolabaiteko arazorik sortzen al dizkit kontzientzi eragozpenaren adierazpena erabiltzeko?

AHT ez ordaindu 2007-12-04 20:14 #3
Artsaldeon,

Fauste-Landako geralekua Durangon bertan dago, Landakoko auzoan, Azokatik oso gertu.
Legez isuna jartzeko araua dago, baina oraindik ez daukagu batere jarri dutenaren berri.
Ez dakigu tramitazioa geldoa delako edo kontzientzia eragozpen kanpaina honen aurrean nola erantzun ez dakitelako.
30 euroko isuna aipatzen du arau horrek, baina errekurritzeko aukera dago, errekurtso eredu bat prest daukagu ere jadanik badaezpada.

18 urterena ez da arazo. Identifikatzeko NAN, EHNA edo beste zenbaki bat idazteko tokia dago deklarazio orrian.
Gazteago izanda ere bidaitxartelaren bidez AHTa ordaintzen da neurri berean. Bakoitzak erabaki behar du AHTak ekarriko lituzken kalteak kanpaina hau bultzatzeko beste ezagutu eta gaitzesten dituen. Eta edadea ez da hausnarketa horretarako oztopo gaindiezina (gogoratu garai baten 17 urteko "umeek" jasotzen zutela soldaduzka egiteko agindua eta insumisioa egitea edo ez erabaki beharra zeukatela). 18 urtetik berakoek ere AHTaren kalteak jasango dituztenez erabakitzeko ahalmena ere euki beharko lukete, are gehiago, gazteenak dira naturan eta gizarte ereduan eragindako kalte atzeraezinak etorkizun luzeagoan jasango dituztenak .

Utzi iruzkina: