Harritzekoa, txotxo!, Guardia Zibilak mehatxatu egin gaitu balkoian geundela. Nola gertatu den?, arras erraz. Bospasei suziri entzun ditugu jaten ari ginela baina halako batetan konturatu gara kalean bertan gertatzen ari zen zera zela. Bai, bai. Gure etxeko atzeko partea Renferen instalazioen alboan daude, hots, Abandoko tren-geltokira heldu baino lehenagoko trenbidez osaturiko basamortuan. Berton Renfeko langileren batzuk zeuden eta horien parean guardia zibil bi. Aspertuta egongo omen ziren ezen bolbora sugar batera botatzen baitziharduten, aipaturiko efektua lortuz: leherketak. Balkoira ...
Gaur paper batzuk eraman behar izan ditut Eusko Jaurlaritzara. Hezkuntza Sailerako ziren, hain zuzen ere, eta horrek beti bultzatu izan nau dena delakoak euskaraz idaztera. Beste sail baterako izan balira beharbada erdara hutsez idatziko nukeen, baina ez zen kasua. Leihatilara heltzearekin batera arazoak hasi dira. Hasteko erdaraz egin dit nahiz eta nik egunon esan. Euskaraz hitz egin diodanean, erdi urduri, hizkuntzaz aldatzeko esan dit; eskatu ez, esan. Gutun-azala ikusi duenean azkar batean konturatu da euskaraz zegoela baita ere⦠eta ez da lotsatu, ez, niri zer zioen galdetu didanean. O...