Guardia zibila mehatxuka Bilbon
Harritzekoa, txotxo!, Guardia Zibilak mehatxatu egin gaitu balkoian geundela. Nola gertatu den?, arras erraz.
Bospasei suziri entzun ditugu jaten ari ginela baina halako batetan konturatu gara kalean bertan gertatzen ari zen zera zela. Bai, bai. Gure etxeko atzeko partea Renferen instalazioen alboan daude, hots, Abandoko tren-geltokira heldu baino lehenagoko trenbidez osaturiko basamortuan.
Berton Renfeko langileren batzuk zeuden eta horien parean guardia zibil bi. Aspertuta egongo omen ziren ezen bolbora sugar batera botatzen baitziharduten, aipaturiko efektua lortuz: leherketak.
Balkoira irten eta haiei errieta egin diegu. Bietako batek gure lepotik barre egiteari eman dio, eta barrez itotzen zegoelarik atzamarra lepotik pasatu du. Keinua argia da, denok baitakigu zer esaten ari zaizkiguten lepoa moztearen esku mugimendua egiten digutenean.
Harritzekoa da, ezta?. Zer egin dugun?, polizi munizipalari deitu. Haiek beraiek ez zekiten ezer eta lekura heldu bezain laster ziztuan alde egin dute guardia zibilek. Gainontzeko langileei dokumentazioa eskatu eta, beharbada plantak egiteko, berriz ekin diote lan egiteari, sekulako guraz gainera.
Hala darraigu, gaur egun ere. Esateko geratzen zaigun zera bakarra: alde hemendik!, da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: