Administrazio euskaldunaren lotsa!
Gaur paper batzuk eraman behar izan ditut Eusko Jaurlaritzara. Hezkuntza Sailerako ziren, hain zuzen ere, eta horrek beti bultzatu izan nau dena delakoak euskaraz idaztera. Beste sail baterako izan balira beharbada erdara hutsez idatziko nukeen, baina ez zen kasua.
Leihatilara heltzearekin batera arazoak hasi dira. Hasteko erdaraz egin dit nahiz eta nik egunon esan. Euskaraz hitz egin diodanean, erdi urduri, hizkuntzaz aldatzeko esan dit; eskatu ez, esan.
Gutun-azala ikusi duenean azkar batean konturatu da euskaraz zegoela baita ere… eta ez da lotsatu, ez, niri zer zioen galdetu didanean. Orduan bai sutu naizela eta oldarkor esan diot “bakoitzari berea, neska”. Eta ziztuan altxatu eta euskalduna zen beste kide batengana jo du.
Dena dela azken hitza esatekotan zen “nolatan ez duzu sinatu” erran didanean… nik erantzun diodala “nolatan ari zatzaizkit erdaraz”, eta gorritu zait.
Azkenean, eta marmar batean, entregatuta zegoela jakinarazi dit… maketa halakoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: