a quien le molesta? orgullo es protesta!
http://www.kamaradak.org/?p=1407
Gizarte heterosexista batean bizitzeak duen gauza negatiboetako
bat arautik ateratzen den guztia jazartzearen behar hori da.
Homosexualitatea ez da beti gaizki ikusia egon, eta ez da beti modu
berean gaizki ikusia egon erez, baina gizarte kapitalista aberatsa da
oso kontrol sozialerako instrumentuetan. Bi fronte nagusi ireki ziren,
homosexuala pekataria da eta homosexuala gaixoa da. Pekatari gutxik
izan nahi zuten, eta gaixotasunak sendatu ahal zirela planteatu zen,
beraz “sendatzearen” prozesu humillantea hasi zuten. Urteak pasa dira
eta harrigarria da zenbateraino dauden sartuak gure “gizarte tolerante”
honetan orainarte aipaturiko basakerien eboluzioak, baina zorionez ez
da dena burua makurtzera mugatu, goazen erresistentziaren aspektua
pixkat ikustera.
1969an Estatu Batuetan sarekadak ohikoa ziren desira homosexuala zutenentzat, baina
urte hartako gau legendario batean transek, maritxuek, bollerek eta
abarrek poliziari aurre egin zieten stonewall inn tabernan sartu
zirenean, eta 3 egunez segidan istiluak egon ziren. Hor kokatzen da
ofizialki gay mugimenduaren hasiera, eta horregatik ospatzen da
ekainaren 28an harrotasun eguna. Transek, maritxuek eta bollerek
barrikadak altxa zituztelako eta poliziari aurre egin ziotela ospatzeko.
Horrek “gay liberation front”ak sortu zituen munduan zehar, baita hego euskal herrian (ehgam) edo katalunian ere (fagc) zeintzuek jazarpen poliziala jasan behar izan zuten garaiko legedia homofoboarengatik, zeina 80. hamarkada ia amaitu zen arte egon zen.
Baina gay liberation front haiek ekainaren 28 a borroka egun bihurtu zuten garaian garaiko demandekin eta urtero presente daudenekin (errespetua, homofobia deuseztea eta abar).
Denborarekin
gay batzuk boterea lortzen hasi ziren eta errealidade berriak sortzen
joan ziren, eta errealidade berriak ziren borroka interclasista
bihurtzen zihoala, honek dakartzan arazoekin. Gay talde boteretsu bat
osatzen joan zen, euren negozio gayak indartzen joan ziren, euren talde
gayak paralizatzen joan ziren bezela edo euren artean ezberdintasunak
sortzen joan ziren bezala.
Honek, Estatu Batuetan eman zen egoerara eramaten gaitu, mugimendu feminista klasiko heterosexual, zuri eta klase altukoari homosexualen eta lesbianen mugimendu klase altuko eta zuriak batu zitzaizkien, eta imaginatzen zaila ez den moduan horrek jende asko kanpoan uzten zuen, hori dela eta, baztertuek, baztertuetako batzuk, queer teoria garatzeari ekin zioten, margenetatik borrokatzea, klase kontzientzia argi batekin, jazartua denak beste norbait jazartu beharrean jazartzaileari hanka txikitzea, alegia. Eta errealidade berriak joan ziren sortzen askapen sexualaren mugimenduan, aliantza berriak sortzen joan ziren bezela.
Izan ere, ikusi zen gay mugimendu ofiziala ezin zela gu identifikatzen gintuena izan geroz
eta gehiago kapitalismoaren mesedetan ari baitzen, eta gu kapitalismoak
jazartzen gintuen ere. Orduan klase prekarioa zela gure eremua ikusi
zuten maritxu, bollera eta trans batzuk (maritxu bollera eta trans
terminoak klase prekarioko kide hoiek erabiltzen dituzten terminoak
dira homosexual eta lesbiana ofizial zuri eta klase altukoetatik
ezberdindu eta erresistentzietan kokatzeko) eta honela
antikapitalismoaren barnetik ematea iraultza sexuala planteatu zen.
Espainiar estatuan “la radical gai”, “lesbianas sin duda” eta berriki “acera del frente” edo “guerrilla travolaka” eta horrelako taldeak dira politika hauen adibide.
Baina
dena ez da horren polita. 1992an europride (europa mailako
harrotasunaren ospakizuna) hasi zen, europride fartsa bat da,
barrikadetan sortu zen mugimendu bat kokakolaz eta azukrez zerri zerri
eginda uztea bezela da.
Harrotasun egunarekin jolastu, homosexual aborregatuak mugitu eta denak batera musika ezin ozenagoarekin dantzatu eta kontsumitzea da oinarria, eta lobby gaya diruz gainezka eta sektore kritikoak ixilik mantentzea.
1998an londonen lehen queeruptiona egin zen, queeruption queer politikak eta ekintza
zuzena nahasten dituen jardunaldiak dira, urtero munduko txoko ezberdin
batean egiten direnak, askapen sexualerako bidean martxan jarri eta
ospatzen den lekuko problematikan eragitea izaten du helburu (hala
adibidez tel aviven palestinaren okupazioaren amaiera eskatzen, edo
euskal herrian hurrengo urterako prestatzen hasi zen baina atera ez zen
queeruptionean bake prozesua ematearen aldekoa)
2007an Madrilen ospatu zenean stonewall berri bat eman zen, Madrilen egin zenean egoera kritikoa zen jada, geroz eta ekainaren 28 gehiago publizidadez josiak eta sponsorrarekin dira (Euskal Herrikoak eta oso gutxi gehiago kenduta espainiar estatuan), gainera hasieran egunez aldatzen bazen manifestaziora joian behar zutenek lanera joan beharko zutelako zen, orain berriz egunez aldatzen bada (aurten Madrilen adibidez uztailaren 5ean da) diru gehiago atera daitekeelako izan ohi da.
Goazen
berriro europridean kokatzera, 2007, Madrilen, telebistaz
retransmisioak, miloi bat pertsona alaskaren doinura dantzatzen eta
bukaeran infinitamente gay izeneko talde enpresario baten festa 100
eurotako sarrerarekin (ikusteko noraino iristen diren) bueno, ba marea
horren inguruan eta madrilgo rompamos el silencio dinamikaren barnean
leen aipatu ditugun maritxu bollera eta transek bloque alternativo por
la liberación sexual (bals) izenaren pean antolatu eta beste eremuetan
ikustera egionagoak gauden seinalamendu dinamikak hasi zituzten
infinitamente gay eta europrideren kapitalismo arrosaren aurka
manifestatuaz “audiencia nacional para orgía homosexual” “placer
clitoral contra el capital” edo “contra el capital guerra social”,
stonewall berri bat hasi da, klase stonewalla, ez baititugu ez
antikapitalista homofoboak ez kapitalista homosexualak nahi, benetako
eraldaketa soziala nahi badugu oinarrira jo behar dugu, kapitalismoa
heterosexismoa eta botere erlazio jazartzaileak suntsitzera. Festa
dibertigarri eta alaiak jatorria ahaztu du, saldu du, homofobiak
dirauen artean ezin dugu antzezpen kutre eta zentzubako honekin
jarraitu, herraren eguna bihurtu behar dugu ekainaren 28.a, ezin dugu
horrenbeste pertsonen borroka eta bizitza desagertarazi, gure esku
dago. Bururik gabeko oiloak bezala bazter guztiak aztoratu eta lumaz
jostera goaz, ezin gara aske izan gure anaia palestinarrek alde egitea
beste biderik ez duten bitartean dela okupazioagatik edo maritxuak
direlako, ezin gara aske izan gure mugimenduetan homofobiak irauten
duen bitartean edo kolonbian transak erahiltzen dituzten bitartean,
ezin dugun bezela aske izan gure bizilagun bollera humillatzen duten
bitartean. Elkartasuna eta borroka heterosexismoaren aurka!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: