Xabiren Bloga

Telebista jendearengan izugarrizko eragina daukan komunikabidea da, gizarte mugimendu eta nahiak, era batera edo bestean, baldintza ditzakeena. Zoritxarrez, gaur egungo gizarteari begiratuz gero, nabarmena da diruak agintzen duela arlo guztietan, eta baita telebistan ere.             Gaur egungo kotileo edo prentsa arrosako saioei ematen zaien garrantzia gehiegizkoa da. Ospetsuen bizitzen berri ematen dute normalean, edota pertsona “bereziz” edo “estrabaganeteez” osaturiko taldeen elkar bizitzaren jarraipena eskaintzen dute. Gaur egung...


Bi egunez HUHEZIko fakultatean, ekonomia eta gizarte gaietako aditu ugari izan genituen “ekonomia solidarioaren” lelopean. HUHEZIko kongresura,  bakoitzaren analisi eta hausnarketak gurekin banatzera etorri ziren, hona hemen  bi egunetan kongresuan parte hartu zuten partehartzaileak kontatu zigutena   Paul Singer Paul Singer Brasilgo gobernuko kidea da. Bere hitzaldian honako gaiak kontatu zizkigun: Ekonomi solidarioa krisi ekonomiko eta sozialen ondorioz sortu zen, ikaragarrizko inflazioen ondorioz. Brasilen 80 eta 90. hamarkadetako egoera ekonomikoa oso txarra zen, langab...


   Zein da Aizpea Goenaga?? Ikus dezagun bere biografia   Irakasle ikasketak egin zituen arren, aktore lanetan egin zuen bere burua ezagun: halaber, idazle eta zuzendaria da. Ipurbeltz haurrentzako aldizkaria zuzendu zuen zenbait urtez. Eta artikulu ugari idatzitakoa da aldizkari desberdinetan: Irutxulo, Zazpika, izaronews…1995ean Donostia Hiria saria irabazi zuen Zu(t)gabe antzezlanari esker. Honetaz gain, 2000. urtean Javi Cilleroren Uztailaren laua, Renon (1999an sari bera jasotakoa) eszenaratzea zuzendu zuen.Maité eta Jaun eta jabe telebista emanaldien gidoiak idatzi ditu...


Blogak

xabiblog 1456153711535 Xabiren Bloga | 2008-05-15 09:01

Nik aukeratutako bloga: zumaiarra, pakea, goiherriko aht, lo que me sale del bolo eta  telebistako aurkezle famatu batek idazten duena eta azkenik liburu izeneko bloga, hau liburuen inguruan   Zumaiarra blogean, zumaiako udaletxeko kontuak, beste kontu batzuekin uztartzen ditu. Nahiz eta ematen den informazioa impartziala den, bere iruzkin edo artikulu komentatuetan partzialtasun puntu bat sumatzen da. Bertan zumaiako etxebizitza, aurrekontu, obra… nola doazen komentatzen dira. Honekin batera, euskal herri mailan gertatzen diren politika kontuak ere errepasatzen ditu autoreak. &n...


Egia esan, Firefox ez nuen ezagutzen orain dela gutxira arte. Banekien Explorerren antzerako beste programa bat existitzen zela etb: baina firefox-en probak egin ditudan lehen aldian Unibertsitatean Web 2.0 Ikasgaian izan da. Egia esan aldaketa orok moldaketa prozesu bat eskatzen du, eta ni oraindik prozesu horretan nago, arraro xamarra egiten baitzait Firefoxen formatua…   Frifefox probatzen ibili naizenetan, ahoko zapore onekin irten nahiz, baina oraindik ez dut astirik izan “Firefo: testigantzak” artikuluan blogariek idatzi dituzten abantailak aurkitzeko, baina harriturik geratu nah...


Patxi Trapero

xabiblog 1456153711535 Xabiren Bloga | 2008-05-14 18:59

Patxi Iraetak blogen mundua edo blogosfera ulertzeko beste ikuspegi bat erakusten digu. Bakoitzak nahi duena izateko, edo bizitza paralelo bat eraman ahal izateko mundua bezala ulertzen du berak blogen unibertsoa. Blogei esker, Patxik inguruan duena begiratzen ikasi duela dio, eta bere artikuluak idazten ari den bitartean, munduan gertatzen diren desastreez ahazteko ere erabiltzen ditu blogak. Kontuak kontu, euskal blogosfera, hasiera batean, gutxi batzuk izatetik gero eta blogari gehiago izatera pasa da. Euskaraz tematik eta eredu guztietako blogak aurkitu ditzakegu; politikaz jarduten du...


Daniel Innerarity

xabiblog 1456153711535 Xabiren Bloga | 2008-05-14 18:56

Daniel Innerarity idazle eta pentsalaria Bilbotarra da jaiotzez baina aspaldian Frantzian bizi da, Burdeosen. Bertatik gidatzen ditu bere lan guztiak. Bere azken lana gaur egungo gizarteetan ematen den gain informaziari buruzkoa da, gure Huhezi- kakultatean emandako hitzaldian jakintzaren gizarte honetan, gain informazioaren gizarte honetan biziraute gomendioak eman zizkigun     Gaur egundo gizartearen diagnosi bat egin ostean Innerarity-k gizakiok informazio gehiegi jasotzen dugula ondorioztatu zuen. Honekin, dakgunaren eta jakin genezakeenaren artean ezberdintasun handiak daude....


Sarea, gaur egungo informazio emailerik handiena da. Honek abantailak ditu, baina baita arrisku nabarmenak ere. Ordenagailu bat, eta interneterako konexioa duen edonor bihur daiteke kazetari eta edozer motatako informazioa kaleratu dezake. Interneten dagoen informazio gehiena kalitatezkoa den arren, kazetari eta erabiltzaileek kontutan izan behar dute, internet iturri bat gehiago besterik ez dela. Internetetik jasotako informazioa ebaluatu eta egiaztatu egin behar da, beste iturrietako informazioekin egiten den bezala. Kazetari batek ezin baitu erabili, soilik, iturri batetik jasotako info...


Nora doa gure gizartea? “Ongi izate” delako estatuaren gainbehera ikusten ari al gara? Lan prekarietatea, pobreen eta aberatsen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa, pobreziaren gehitzea… gure gizartearen ezaugarriak dira. Nahiz eta hazkunde ekonomikoa era orokorrean eman den, mundu guztian eman diren politika neoliberalak bere ondorio latzak izan ditu: Langabeziaren handitzea: Garatutako herrialde gehienen arazo handiena bilakatu zen. Pobreziaren areagotzea, eta honekin, pobre eta aberatsen arteko ezberdintasunak ere handitzea.   Nahiz eta liberalismoarekin batera, hainbat lekuta...


Nola kobratzen eta ordaintzen dira egile eskubideak? Zenbat diru kobratu beharko lukete musikariek euren lormen lanaren truke? Zenbat balio du musikari, idazle edo artista baten inspirazioak? Galdera asko, eta erantzun gutxi. Oso zaila da “ideia” edo “sorkuntzen” balioa zehaztea. Egile eskubideak artisten “ideiei” prezio edo soldata bat jartzea dute helburu. Norberak sortutako lan baten jabetza ofizialki onartzea nahi izanez gero, nahikoa da Eusko Jaurlaritzaren Jabego Intelektualaren Erregistrora jotzea. Baina ekintza horrek obraren jabetza eta ideia horren sortzailea zarela besterik ez du...