Nora doa gure gizartea?

xabiblog 1456153711535 Xabiren Bloga | 2008-05-14 18:48

Nora doa gure gizartea? “Ongi izate” delako estatuaren gainbehera ikusten ari al gara? Lan prekarietatea, pobreen eta aberatsen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa, pobreziaren gehitzea… gure gizartearen ezaugarriak dira. Nahiz eta hazkunde ekonomikoa era orokorrean eman den, mundu guztian eman diren politika neoliberalak bere ondorio latzak izan ditu:

  • Langabeziaren handitzea: Garatutako herrialde gehienen arazo handiena bilakatu zen.
  • Pobreziaren areagotzea, eta honekin, pobre eta aberatsen arteko ezberdintasunak ere handitzea.

 

Nahiz eta liberalismoarekin batera, hainbat lekutan, sistema honi aurre egiteko mugimenduak ere sortu diren, ezer gutxi egin dezakete Lobby eta mulinazionalek gobernatzen duten mundu globalizatu honetan.

 

Hauek dira “ekonomia aurreratu” batek dituen, edo izan behako lituzkeen ezaugarririk esanguratsuenak.

  • Produktibitatea, ongizatearen ordez. Produktibitatea, langileen babesaren ordez. Honekin batera, XXI. Mendeko esklabu mota berri bat sortu da.
  • Enpresen deslokalizazioa, 3.munduko lur eta esku lan merkeagoen bila.
  • Teknologia berrien iraultza etengabea: beti ere produkzio kostuak gutxitze aldera; bai lehengai eta baita esku lanarena ere.
  • Multinazional handien boterea, estatuaren boterearen kontra.
  • Herrialde aberats eta pobreen arteko ezberdintasunen areagotzea.

 

Etorkizuna: ongi izate estatuaren defentsa

 

Europako eta, noski, Estatu batuetan gero eta gobernu neoliberal gehiago daude. Europan azken urteetan ematen ari den mugimendu berri bat da; Frantzia, Alemania, Italia, laster Ingalaterra… Europako herrialderik boteretsuenek edo indar gehien dutenak, neoliberalen eta kontserbadoreen esku daude. Ziur nago, laster joera hau amaitu egingo dela. Baina gizarte osoaren helbura egitura ekonomiko berri bat soratzea da, egitura hauek guztion, edo gizarteko parterik handienaren ongizatea bermatze aldera diseinatuak egon beharko dute, berriz ere, gizarte honi kendutakoa bueltatzeko

 


Utzi iruzkina: