Usurbil Erraustegiaren Kontra

223.446.500 eurotan esleitu ditu Hondakinen Partzuergoak Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak. Aurreikuspenak bete dira. Behin behineko esleipena FCC, Zerbitzu Elkartea, Altuna y Uria eta AE&E; Inova enpresa taldeak jaso du. Lanak 2012. urtean hastea espero dute, eta 2015ean errauste planta martxan jartzea. Europako Inbertsio Bankuaren eta Greenpeace taldearen bilera Europako Inbertsio Bankuko (EIB) teknikariek eta Greenpeace-ko ordezkariek asteartean bilera izan zuten. Talde ekologistako kideek Zubietan eraiki asmo duten errauste plantari buruzko informazioa helarazi zieten bankuko...


Donostiako udalak, Lapatxeko konpostatze plantan konpost bihurtatako hondakin organikoa erabiliko du Loiolako erriberan eraikitzen ari diren Memoriaren parkeko jardinetan. Hondakin organikoarekin lortutako konposta kalitate oneko ongarria da bilketa ondo egin bada. Jardinetarako ez ezik nekazaritzarako ere baliagarria da. Italian eta Austrian besteak beste, zirkuito osoa antolatua dute biltzen duten hondakin organikoa konpostatu eta nekazaritzan erabiltzeko. Informazio gehiago www.gipuzkoazz.com EGIN KLIK


Julian Zapiain, Greenpeace eta Henanin Zero Zaborreko kideak hitzaldi mamitsua eskeini zuen Usurbilen. Erraustegia aurrera eramateko tramiteetan egiten ari diren astakeri eta aldrebeskeriak azaldu zituen. Gipuzkoan sortzen dena baino zabor gehiago erretzeko gaitasuna izango du. Azken urteetako joera hondakin kopurua gutxitzea izan bada ere eta arduradunen apustuak bide horretan sakontzea dela esaten badute ere, jende honek dauzkan asmoak garbi ikus daitezke maileguak eta baimen administratiboak lortzeko aurkeztu dituzten txostenetan. Herritarroi esaten digutena (mezu polita) eta adituei es...


Eguzki, Ekologistak Martxan, Erraustegiaren aurkako plataforma, EHNE, ESK, LAB, CCOO, ELA, Alternatiba, Aralar, Ezker Abertzalea, Ezker Batua eta Berdeak biltzen dituen Usurbilgo Itunak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, "oso larria da Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Inbertsio Bankuarekin, La Caixarekin eta Banestorekin Donostiako errauste planta finantzatzeko lotu nahi duen morrontza akordioa". Ingurumena eta herritarren osasuna kaltetuko duen proiektu baten alde egiten ari direla ohartaraztearekin batera, Usurbilgo Itunaren esanetan, "oso larria da, akordio horrek 21 urteko mor...


Zero Zabor Zumaian EGIN KLIK


Orain sortzen ez dugun zabor mordoa sortarazi nahi digute errauste-planta toxikoa bideragarria izan dadin. Eta bestela, nonbaitetik ekarriko dute. Non jartzen dira lehentasunak? Gutxibatzuen negozio itzela gipuzkoar guztion osasunaren gainetik? LOTSAGARRIA! Artikulo osoa irakurtzeko EGIN KLIK


Oiartzunen 8 hilabete daramate hondakinak atez ate biltzen eta %82ko birziklatze tasa lortu dute. Aupa Oiartzun!


Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean Julio Barea Greenpeaceko arduradunak Partzuergoak erraustegiaren obra finantziatzeko Bruselan lortu duten akordioaz hitz egingo du. Zita: otsailak 15, 19.00etan.



OÑATIN ZERO ZABOR taldea sortu da eta ostirala, otsailak 11erako, antolatu duten ekimenaren berri zabaltzeko eskatu digute. Aupa Oñati!