Erraustegia aurrera eramateko tramiteetan egiten ari diren astakeri eta aldrebeskeriak

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2011-02-20 13:46

Julian Zapiain, Greenpeace eta Henanin Zero Zaborreko kideak hitzaldi mamitsua eskeini zuen Usurbilen. Erraustegia aurrera eramateko tramiteetan egiten ari diren astakeri eta aldrebeskeriak azaldu zituen.

Gipuzkoan sortzen dena baino zabor gehiago erretzeko gaitasuna izango du. Azken urteetako joera hondakin kopurua gutxitzea izan bada ere eta arduradunen apustuak bide horretan sakontzea dela esaten badute ere, jende honek dauzkan asmoak garbi ikus daitezke maileguak eta baimen administratiboak lortzeko aurkeztu dituzten txostenetan. Herritarroi esaten digutena (mezu polita) eta adituei esaten dietena ez dira inondik ere gauza bera. Montatu nahi duten negozioa bideragarri izateko zabor nahasia behar dute, kopuru handitan gainera. Plastikoa, papera eta materia organikoa behar dute batez ere. 500.000.000 €+BEZ+interesak kostako zaigun erraustegia ordaintzeko, labeak gogor egin beharko du lan. Ahaztu birziklatzeak eta ahaztu osasuna. Zaborra kanpotik ekarriko dute. Gainerakoan zabor tasak izugarri igotzera konprometituta daude bankuekin. Horrela zurituko digute Gipuzkoarroi zaborra kanpotik ekartzea. Ez badugu dirutza hori ordaindu nahi zaborra ekarri beharko dugu. Zaborra ala dirua. Eta ardurak?

Julian Zapiain

Informazio gehiago www.gipuzkoazz.com EGIN KLIK


Utzi iruzkina: