Usurbil Erraustegiaren Kontra


Ekainak 20, Donostia euskaltube.com bideoak | Izenburua: Osasunaren alde MORATORIA, Erraustegirik ez inon! | Erabiltzailea: erraustegirikezinon



Moratoriaren alde eta errauste plantaren aurka Donostian egindako manifaren bideoa.


Hernaniko Kronikak Italiako atez atekoaren inguruan argitaratutakoa: Hernanin Zero Zabor EGIN KLIK


Zubieta SOS berriro Internetan dago, denon zorionerako, betiko helbidean gainera Zubieta SOS EGIN KLIK


Lasarte-Oria Bizirik taldeak dokumentu bat ezagutarazi du aste honetan zenbait eskaerarekin: erraustegiaren proiektua sei urtez gelditzeko moratoria, "zero zabor" ekimena, udalak gaikako bilketa bultzatu dezala eta materia organikoaren konpostajea behingoz martxan jarri dadila. Gainera herriko elkarteei aldarrikapen horiekin bat egiteko eskatu die. Lasarteoriabizirik@yahoo.es da euren helbide elektronikoa. Taldeko kideek gogoratu zuten duela bi urte udalak erabaki zuela gaiari buruzko inkesta egitea eta atez ateko bilketaren froga bat martxan jartzea, baina gero PSOEk bere kabuz erabaki ho...


Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Batzordeak oniritzia eman dio, aho batez, hondakinak atez ate biltzeko egindako proposamenari -Aralarreko, EAJko eta ezker abertzaleko ordezkariak batzen dira ingurumen batzordean, baita hautetsi independente bat ere-. Heldu den astelehenean bilduko da mankomunitateko Gobernu Junta, eta orduan hartuko du atez atekoa ezartzeari buruzko behin betiko erabakia. Ingurumen batzordeak eskualde osorako eman du erabakia, baina proposatu du legegintzaldi honetan Antzuolan eta Elgetan hastea atez ateko bilketarekin. 2012 edo 2013rako mankomunitateko zortz...


Igandean Donostiako erraustegiari moratoria ezartzearen aldeko manifestaziora deitzen duen irrati kuña erretiratu du EiTBk, lau egunez antenan egon ostean. EITBren zuzendaritzak eman duen azalpena EGIN KLIK


Gipuzkoarrak errauste plantarekin ez «zigortzeko» eskatu diote Erraustearen Kontrako Gipuzkoako Taldeen Koordinakundeak eta Usurbilgo Itunak Gipuzkoako Foru Aldundiari. Etzi Donostian manifestazioa egingo da, Moratoria. Errauste plantarik ez lelopean, 12:00etan, eta hara joateko deia ere egin dute. «Sei urteko luzapenarekin, erakutsiko dugu atez ateko bilketarekin emaitza paregabeak lortzen direla», adierazi dute: «Gipuzkoan hondakinen kudeaketa garbi eta osasuntsua egin daiteke». Salatu dute, bestalde, EITBk «erretiratu eta isilarazi» egin dituela manifestaziora dei egiten zuten so...